Hasiera | Bloga | Foroa | Wikia | Azpitituluen aurkibidea

Azpitituluak edo azpidatziak euskaraz

Euskarazko azpitituluen inguruko webgunea izan nahi du honek. Informazioa eta, batez ere, azpitituluen fitxategiak trukatzeko lekua bihurtu nahi luke.

Elkarlanerako aukerak: Facebook-en, Twitterren, hemengo foroan, osatugabeak osatzen...

  
Azpitituluak Euskaraz on Facebook

Ikus ekarpenak edo lagundu osatzen azpititulu partzialki euskaratuak. Dokumentatu zaitez wikian eta partekatu zure aportazioa; ez da hain zaila ekitea:

Azpitituluen bloga

Azpitituluen fitxategien karga-deskarga blog baten bidez dago antolatua. Blog ireki bat, non edozeinek sortu dezakeen sarrera bat. Moderatu gabea eta (nahi baduzu) anonimoa da fitxategi karga. Azpititulu fitxategia baduzu, mesedez RAR edo ZIP formatuan konprimitu, eta huraxe kargatu azpitituluak kargatzeko formulariotik. Kargatzeko orduan, osoa ala osatzeko den zehaztu.

Osatu gabeko fitxategiak ere ongi etorriak dira. Beste lagun batek har ditzake, eta jarraitu itzulpenarekin.

Azpitituluak dituzten mezuetan, erantzuna uztean fitxategi gehigarriak utz daitezke. Hau da, azpititulu osoen kasuan, segun-eta zein film bertsio, fitxategi desberdinak kargatu ahal izango ditugu. Eta osatzeko dauden azpitituluetan, bertsio aurreratuagoak kargatu ahal izango ditugu.

Foroa

Era berean, azpitituluen blog hori hori foro bat ere bada. Ideia da gaiak plazaratzea, eta baita bere bitartez azpitituluen fitxategiak trukatzea. Moderatu gabeko foroa da: artikulu nagusiak bidaltzea edo erantzutea libre da.

Forora albisteak kargatzeko, wiki bat ezarri dugu. Editatzeko libre dago wikia, erabiltzaile-izena eta pasahitza orrietan bertan ematen da aditzera.