Berriak | Katalogoa | Espero ditugunak | Foroa | Wikia | Honi buruz

Azpitituluak edo azpidatziak euskaraz

Euskarazko azpitituluen inguruko webgunea da hau. Atzerriko ikus-entzunezko kultura euskaraz gozatu nahi dugulako. 2008ko udan webgune hau sortu zenetik, katalogo majo bat osatzen.

Filmak bertsio originalean ikusi, euskaraz irakurriz dialogoak. Erraza da, tutorial labur honek azaltzen du funtsezkoa. (horra beste tutorial bat Sustatun)

Ikus ekarpen berrienak edo bilatu katalogo grafikoan edo testualean. Dokumentatu zaitez wikian eta animatu zeu ere zerbait euskaratzara. Itzuli pelikula bat eta partekatu zure aportazioa; ez da hain zaila ekitea:

Goiko eskeman avi dioen tokian, beste film formatu bat ere izan daiteke (mkv, mp4...). Bertsio-izenekin egon behar duzu atento, fitxa bakoitzean adierazten dugu SRT bakoitza zein bertsiotarako sinkronizatua dagoen. Hemen SRT azpidatziak eskaintzen ditugu, filma zuk euskaratu behar duzu hortik...

Azpitituluen bloga: Berriak

Azpitituluen fitxategien karga-deskarga blog baten bidez dago antolatua. Blog ireki bat, non edozeinek sortu dezakeen sarrera bat. Moderatu gabea eta (nahi baduzu) anonimoa da fitxategi karga. Azpititulu fitxategia baduzu, mesedez RAR edo ZIP formatuan konprimitu, eta huraxe kargatu azpitituluak kargatzeko formulariotik. Kargatzeko orduan, film luzea ala telesailekoa den zehaztu.

Foroa

Era berean, azpitituluen blog hori hori foro bat ere bada. Ideia da gaiak plazaratzea, eta baita bere bitartez azpitituluen fitxategiak trukatzea. Moderatu gabeko foroa da: artikulu nagusiak bidaltzea edo erantzutea libre da. Forora albisteak kargatzeko, hemendik.

Wikia

Ez duzu sekula etxean euskaraz azpititulaturik filmik ikusi? Ba egin daiteke. Erraza da, baina detaileak bihurriak izan daitezke. Webgune honek lagundu nahi dizu, eta horretarako ondo dator dokumentazioa. Horretarako wiki bat ezarri dugu. Editatzeko libre dago wikia, erabiltzaile-izena eta pasahitza orrietan bertan ematen da aditzera. (apur bat zaharkitua dago wikia; baina oinarrizkoak sinpleak dira, gorago itsatsi dugun aurkezpenean azaltzen dira).

Kontaktua

Kontaktatzeko idatzi azpitituluak a bildua azpitituluak.com e-posta helbidera. Jarrai gaitzazu Twitterren, Facebook-en, berritasunen berri emango dizun boletinaren bidez...

Sartu zure e-posta helbidea:

...edo Google Plus-en: