Hasiera | Bloga | Foroa | Wikia | Azpitituluak
Azpitituluen bloga
The dirty dozen 1967 (760/1585)
gari ¦ 2010-06-27 ¦ 19:34
Azpitituluak osatzeko: THE DIRTY DOZEN - 1967 [PALDVD] XVID MP3 ENG [Eus].srt 111KB (114275 byte)
Permalink | erantzun edo komentatuThe dirty dozen 1967 (366/1585)
gari ¦ 2010-06-15 ¦ 17:33
Gazteleraz "Doce del patíbulo".
Azpitituluak osatzeko: THE DIRTY DOZEN - 1967 [PALDVD] XVID MP3 ENG [Eus].srt 111KB (114464 byte)
Permalink | erantzun edo komentatuIt Came From Outer Space (1953)
Ander ¦ 2010-06-14 ¦ 23:08
It Came from Outer Space 1953ko filma da, Jack Arnoldek zuzendutakoa. Fitxa eta filmaren xehetasunak hemen: It Came From Outer Space.
Azpitituluak emuleko honako fitxategiarekin datoz bat: It Came From Outer Space (1953).avi
Azpititulu osoak: It came From Outer Space (1953) eus.rar 21KB (22313 byte)
Permalink | erantzun edo komentatu (2 erantzun)The dirty dozen 1967 (281/1585)
gari ¦ 2010-06-05 ¦ 23:54
Zein bideo artxibori dagokion laster jarriko dut.
Azpitituluak osatzeko: THE DIRTY DOZEN - 1967 [PALDVD] XVID MP3 ENG [Eus].srt 111KB (114359 byte)
Permalink | erantzun edo komentatuOsama
gari ¦ 2010-05-31 ¦ 00:58
Amaituta dago. Gazteleratik itzulitakoa da eta filma ikusi barik eginda dago, beraz akats batzuk egotea da normalena. Ea norbaitek zuzentzen duen.
Lehen 216raino eginda egon da eta nik hortik aurrerakoa egin dut.
Azpititulu osoak: ARKADIA-P007(beta) - Osama (dvd5)(Euskara)(Probisionala).srt 31KB (32381 byte)
Permalink | erantzun edo komentatuUn prophete (2009)
Luistxo ¦ 2010-04-07 ¦ 17:18
Un Prophete film frantziar bikaina da. Cannes 2009 zinemaldian, Epaimahaiaren sari berezia. Zuzendaria: Jacques Audiard. Aktore nagusiak: Tahar Rahim eta Niels Arestrup. Gidoia: Thomas Bidegain eta Jacques Audiard. Wikipediako informazioa hemen.
Hiru hizkuntzatan ditu dialogoak film honetan. Frantsesa, korskikera eta arabiera dira hizkuntza horiek. Hizkuntzek garrantzia dute traman, noiz nork zertan diharduen; besteek ez ulertzeko moduan darabilte korsikera edo arabiera pertsonaiek batzuetan. Kode/hizkuntza aldaketa horien berri azpitituluen bidez jarraitu daitekeela pentsatu dut, eta azpititulu hauek prestatu: partzialak dira, zeren eta euskarazko parteak korsikera (eta arabiera) azpititulatzeko erabili dut, baina frantsesari ez diot jaramonik egin.
Izatez, lau bertsio prestatu ditut pack edo sorta honetan:
- profeta-fr-eu-eu: Frantsesezko parteak, azpititulurik gabe; korsikerazkoak euskaraz, eta arabierazkoak euskaraz baina kurtsiba edo italikoz.
- profeta-fr-eu-en: Frantsesezko parteak, azpititulurik gabe; korsikerazkoak euskaraz, eta arabierazkoak ingelesez.
- profeta-es-eu-eu: Frantsesezko parteak, gaztelaniaz; korsikerazkoak euskaraz, eta arabierazkoak euskaraz baina kurtsiba edo italikoz.
- profeta-es-eu-en: Frantsesezko parteak, gaztelaniaz; korsikerazkoak euskaraz, eta arabierazkoak ingelesez.
Lehen bi aleak Iparraldeko lagunentzat, edo frantsesa menderatzen dutenentzat. Frantsesez ez dakigunontzat, gaztelaniazko azpidatziak frantsesezko parteentzat. Kurtsiba erabiltzea arabierarentzat... bada errekurtso bat hortik aurki daitezkeen azpitituluetan topatzen dena, hizkuntzaz aldatzen direnean kurtsibara jotzea azpitituluek. Baina kasu honetan hiru hizkuntza izanda, are zailagoa da hori, horregatik ñabardurak arabierazko eta korsikerazko jardunak azpitituluetan desberdintzeko. Hala ere, film azpititulatuak ikusteko orduan, kurtsibak ez dira beti ageriko egiten, segun zer sistema darabilzun.
Hizkuntza aukera honetan, uste dut tokatzen zela korsikeraren ordezkoa izatea euskara. Nolanahi ere, nola film guztia ez dagoen euskaratua, osatugabeen atalean kargatzen dut.
Euskarazko testuak neureak dira, baina ingelesezko eta gaztelaniazkoak hortik dauden gordailuetatik hartu ditut. Gaztelania Argentinakoa da, jakin ezazue.
Torrentetan-eta topa daitezkeen bi bertsio hauekin sinkronizatuta daude fitxategiak:
- Un.Prophete.2009.DVDRip.XviD.AC3.5.1.HORiZON-ArtSubs
- Un prophete.Dvdrip.Xvid.Mp3
Azpitituluak osatzeko: UnProphete_euPack.rar 66KB (67704 byte)
Permalink | erantzun edo komentatuCapitalism: A Love Story (2009)
lima ¦ 2010-03-31 ¦ 13:24
Capitalism: A Love Story (2009) Michael Moore zinemagile estatubatuarraren azken dokumentala da. AEBetako 2007-2010 arteko finantza krisialdia hartzen du gai nagusitzat, eta bertako kapitalismoaren ezaugarriak aztertzen ditu.
Azpidatzi hauek sinkronizatuta daude bertsio honekin: Capitalism A Love Story[2009]DvDrip[Eng]-FXG.avi
Bertsio hori eskuratzeko Torrent hau erabil daiteke.
Oro gudura ala!
Bihar izan dadin
Internazionala
pertsonaren adin.
Azpititulu osoak: Capitalism A Love Story_eu.srt 366KB (375374 byte)
Permalink | erantzun edo komentatu (erantzun bat)Wickie und die starken Männer (2009)
Luistxo ¦ 2010-03-28 ¦ 11:27
Wickie edo Viki vikingoaren filma da hau, noski. Wickie und die starken Männer alemanezko izenburua, animazioko telesailaren jatorrizko izena ere bada, Viki eta gizon indartsuak. Produktu alemana zen hura, eta filma ere bai. Umeekin ikusteko moduko film entretenigarria da. Informazioa IMDB-n.
Bertsio hau Torrent-etan aurki daitekeen avi honekin sinkronizatuta dago: Wickie und die starken Männer 2009 German uncutt.avi
Azpititulu osoak: wickie-eu-osoa.srt.rar 19KB (20128 byte)
Permalink | erantzun edo komentatuLogorama (2009)
Luistxo ¦ 2010-03-25 ¦ 08:00
Logorama animazioko film laburra da, 2010eko Oscarretan kategoria horretako saria eraman duena. Ordu laurdeneko zorakeria ikusgarria da.
Sustatun Oscarretakoa irten zenean, Logorama han zegoen, bi partetan Youtuben ikusgai. Baina geroztik ezabatu egin dute. Hala ere, Vimeon dago, ikusteko eta deskargatzeko moduan. Han deskargatu daitekeena, Mov bertsioan dago.
Hemen prestaturiko bertsioa Torrent eta abarretan aurkitu daitekeen honekin dago sinkronizatua: Logorama.(2009).DVDRip.Xvid-Ngrp
Azpititulu osoak: LogoromaOsoa_eu.rar 4KB (4156 byte)
Permalink | erantzun edo komentatuWhale Rider (2002)
Keroro ¦ 2010-03-09 ¦ 12:58
Maorien gaur egungo bizitzaren inguruko pelikula bat da, Zelanda Berrikoa, eta sinkronizatuta dago bertsio honekin: Whale Rider DVDRip XviD PtBR Sub by Maxie
Azpititulu hauek aurkitu ditut Open Subtitles webean http://www.opensubtitles.org/en/subtitles/61096/whale-rider-eu
Arrakeroa izeneko batek kargatu zituen han, baina nola hemen bilduma bat egiten doan pentsatu dut web honetan egotea ere ondo dagoela.
Azpititulu osoak: Whale Rider.srt 41KB (42320 byte)
Permalink | erantzun edo komentatu