Hasiera | Bloga | Foroa | Wikia | Azpitituluen aurkibidea
Azpitituluen bloga
Mój Rower ( My Father's Bike) (2012)
Lasturralde ¦ 2013-05-24 ¦ 09:19
Aitonaren emazteak, ezustean, aitona beste gizon batengatik utzi du eta honek beste arazo batzu ere azaleratuko ditu. Bere seme eta iloba atzerritik iritsi dira, bidai berezi baten bidez bakaitzak bere erara maite duen emakumea bilatuz.

Zuzendaria: Piotr Trzazkalski Gidoia: Wojciech Lepianka, Piotr Trzazkalski Aktoreak:Michat Urbaniak, Artur Zmijewski, Krzysztof Chodorowski Ekoizleak: Federico Films Iraupena: 90 min. IMDB
Fitxategia bertsio honekin dago sinkronizatuta:
Mój Rower - My father's Bike 2012 Dvdrip Xvid DvF [ rarbg]
osoak: Mój rower (My Fathers Bike) 2012 DVDRIP-Xvid- EUS.srt 50KB (51775 byte) Permalink | erantzun edo komentatuFenix 11.23 (2011)
Lasturralde ¦ 2013-05-21 ¦ 11:57

Éric Bertran katalan gaztearen kasua azaltzen duen dokumetraia da. 2004ko udazkenean, 14 urteko gazte honek "Harry Potter eta Fenixaren ordena" deituriko liburuan oinarrituriko webgune bat sortu zuen, katalan hizkuntza defendatzeko. Gau batean, Madrilgo talde aintiterroristako 30 guardia zibil bere etxean sartu ziren eta terrorismo informatikoaz salatu zuten. Bere delitua: supermerkatu kate bati email batzu bidali izana produktuen etiketatua katalanez egiteko eskatuz.
Zuzendariak: Joel Jona, Sergi Lara. Gidoia: Albert Plans, Hector Hernandez Vicens. Musica: Roger Juliá. Argazkia: Bet Rourich Aktoreak: Nil Cardoner, Rosa Gámiz, Álex Casanovas, Lluis Villanueva, Roberto Alamo, Ana Wagener, Pau Poch, Mireia Vilapuig, Ádam Garcia, Pepo Blasco, Vicente Gil, Pep Tosar. Ekoizleak: Arriska Films / Benecé Produccions / ICIC Iraupena: 90 min. Webgune ofiziala
Fitxategia bertsio honekin dago sinkronizatuta:
Fenix 11_23 Dvdrip catala
dvdrip formatuan, katalan hutsezko bertsioa (erdarazko azpititulu gabe)
Lehen aldia da azpitituluen inguruan ekarpenak sareratzen ditudala. Beraz, zuen laguntza eta eskarmentua beharko ditut gauzak hobetzen joateko.
Nire "opera prima" honen inguruan, FENIX11.23 dokumetraiaren esukarazko azpitituluak sareratzen ditut.
str formatuan doaz, Ubuntuko gnome subtitles programarekin sortuak eta sinkronizatuak. Erabili dudan kopia, Fenix11.23-ren interneten dabilen katalan utsezko kopiarekin ( erderazko azpititulu gabe) egina dago.
Mesedez, asko eskertuko nizueke zuen iritzia eta nahi izanez gero, ekarpenak bertsio hau hobetzeko.
Besterik ezean, gustokoa izango duzuenaren esperantzarekin agurtzen zaituztet.
Esker mila eta darrai horretan!
Agurrak;
Lasturralde.
osoak: Fenix11_23_azpitituluak Euskaraz_v2.srt.rar 31KB (31966 byte) Permalink | erantzun edo komentatu (4 erantzun)Nire aitaren etxean
AIA ¦ 2013-05-21 ¦ 11:15
Kaixo gustiei!
Euskara ikasten aritu naiz eta noizbait filme euskaraz ikusten dut.Baina normalean kostatzen zait azpidatzirik gabe.Orain "Nire aitaren etxea" ikusten ari naiz aspititulurik gabe.Norbaitek daki non auki ditzaket?
Permalink | erantzun edo komentatu (erantzun bat)Paths of Glory (1957)
Joxe Aranzabal ¦ 2013-05-20 ¦ 16:00
Stanley Kubrick-ek 29 urte zituen film hau egin zuenean, eta Lehen Mundu Gerran kokatu zuen, Humphrey Cobb-en eleberri batean oinarrituta, gerraren kontrakoa. Eraso ezinezko batera behartuta, soldadu talde batek atzera egiten du, eta haien agintariek erabakitzen dute eskarmentu bat merezi dutela. Filmak arrakasta handia izan zuen, baina hainbat urtez debekatu egin zuten Frantzian eta Alemanian. Steven Spielberg zine zuzendariak behin esan omen zuen hauxe zuela pelikularik gogokoena.
Zuzendaria: Stanley Kubrick. Gidoilariak: Stanley Kubrick, Calder Willingham eta Jim Thompson. Aktoreak: Kirk Douglas, Ralph Meeker, Adolphe Menjou.
Source: Uploaded by user via Azpitituluak on Pinterest
Fitxategia bertsio honekin dago sinkronizatuta:
Paths of Glory 1957 720p BDRip x264-BeLLBoY (Kingdom-Release)osoak: Paths.of.Glory.1957.BluRay.1080p.AC3.x264-CHD.EUS.srt.zip 34KB (35555 byte) Permalink | erantzun edo komentatu
Ed Wood (1994)
Goio Arana ¦ 2013-05-13 ¦ 10:57
Modu umoretsu eta maitagarrian, filmak kontatzen du Ed Wood zinegile iparamerikarraren lehenengo urteetako gorabeherak. 50. hamarkadako zuzendari bitxi horrek porrot handiak jaso zituen bere sasoian, baina, egun, ikusita dago kultuzko zuzendari bezala beldurrezko eta B Serieko filmetan.
Tim Burton zuzendari estatu batuarraren hamargarren filma izan zen Ed Wod. Zuri-beltzezko lan honek sekulako gorazarre egiten dio pasioari, adiskidetasunari eta aniztasunari.
Martin Landauk 1994. urteko bi sari handi eskuratu zituen Bela Lugosiren rolagatik: Oscarra eta Urrezko Globoa. Gainera, filmak irabazi zuen 1994ko makilaje onenaren Oscarra.
Zuzendaria: Tim Burton. Aktoreak: Johnny Depp, Martin Landau, Sarah Jessica Parker, Patricia Arquette, Jeffrey Jones, Bill Murray eta Lisa Marie.
Source: johnnydeppfilme.com via Goio on Pinterest
Fitxategia bertsio honekin dago sinkronizatuta:
Ed Wood 1994 720p BRRip x264 aac viceosoak: Ed Wodd [EUS].srt.zip 45KB (46431 byte) Permalink | erantzun edo komentatu (erantzun bat)
Telesail eta film-etako etxeak
Iker Alberdi ¦ 2013-05-06 ¦ 14:54
Kaixo!
Agian norbaiti interesatzen zaio mutil honen lana. Telesailetako etxeen planoak egiten dituen euskalduna mundu mailan ezaguna: http://www.gaztezulo.com/artikuluak/inaki-aliste-pertsonaiek-adina-protagonismo-duten-etxeak-marraztea-gustatzen-zait
Permalink | erantzun edo komentatuThe Shining (1980)
Joxe Aranzabal ¦ 2013-04-30 ¦ 13:06
Familia bat hotel batera doa, mendietan, negua bertan pasatzeko asmoz hotela zaintzen, baina elur ekaitzak gogor astintzen dituela bazterrak, zerbaitek indarkeriara bultzatzen du aita, semetxoak antzinako eta etorkizuneko izugarrikeriak ikusten dituen bitartean. Film hau oinarrituta dago Stephen King idazlearen The Shining eleberrian. Martin Scorsese zuzendariaren iritziz, The Shining dago inoizko 11 beldurrezko filmik onenen artean. Aditu askok, bestalde, azpimarratu dute film honen eragina herri kulturan.
Zuzendaria: Stanley Kubrick. Gidoia: Stanley Kubrick, Diane Johnson Aktoreak: Jack Nicholson, Shelley Duvall, Danny Lloyd, Scatman Crothers.
Source: blog.rottencotton.com via Azpitituluak on Pinterest
Fitxategia bertsio honekin dago sinkronizatuta:
The Shining (1980) Uncut BDRip 720p DTS multi HighCodeosoak: The.Shining[1980][Eus].srt.zip 32KB (33419 byte) Permalink | erantzun edo komentatu (erantzun bat)
Searching for Sugar Man (2012)
Goio Arana ¦ 2013-04-24 ¦ 13:03
Searching for Sugar Man filma dokumentalak kontatzen du Rodriguez izeneko kantari misteiotsu baten istorioa, eta bi lagun hegoafrikarren ahaleginak azaleratzeko abeslari horren gorabehera bitxiak. Malik Bendjelloul-en filmak izabazi zuen, 2013an, Dokumental Onenaren Oscarra. Gainera, urte horretako BAFTA eta WGA sariak ere irabazi zituen.
Zuzendaria: Malik Bendjelloul. Gidoia: Malik Bendjelloul. Aktoreak: Stephen "Sugar" Segerman, Dennis Coffey, Mike Theodore.
Estekak: Wikipedia | IMDb | B. Sarasolaren kritika
Source: Uploaded by user via Goio on Pinterest
Fitxategia bertsio hauekin dago sinkronizatuta:
Searching.for.Sugar.Man.2012.720p.BRRip.x264.AC3-JYK Searching.For.Sugar.Man.2012.LIMITED.DOCU.DVDRip.XviD-MARGiosoak: sugarMan-EUS.srt.zip 39KB (40824 byte) Permalink | erantzun edo komentatu (erantzun bat)
Jagten (2012)
via Eus. Azpidatziak ¦ 2013-04-23 ¦ 18:40
Lucas haurtzaindegi bateko irakaslea da Danimarkako herri txiki batean. Ume bati sexu abusuak egiteaz akusatuko dute, eta salaketen eta ostrazismoaren aurrean bere burua defenditu beharko du gizonak. 2012ko Cannesko zinemaldian oso kritika onak jaso zituen.
Zudendaria: Thomas Vinterberg. Gidoia: Tobias Lindholm, Thomas Vinterberg. Aktoreak: Mads Mikkelsen, Alexandra Rapaport, Thomas Bo Larsen, Annika Wedderkopp. Herrialdea: Danimarka. Hizkuntza: daniera. Izenburua: Jagten (dk), The Hunt (en), La Caza (es), La Chasse (fr) Ehiza (eu). Estekak: Rotten tomatoes | Imdb
Source: eyefilm.nl via Azpitituluak on Pinterest
Bi aukera doaz artxibo erantsian. Ganool izenekoa ondo etorriko da bertsio hauekin:
Jagten aka The Hunt 2012 720p BluRay x264-ROUGH Jagten.aka.The.Hunt.2012.1080p.BluRay.x264-CMBHD Jagten.aka.The.Hunt.2012.720p.BluRay.x264-ROUGH[PublicHD] The Hunt (2012) Blueray 720p 800mb ganool [Jagten]2012.DVDRip.XviD.AC3.HORiZON-ArtSubs
Eta DTS izenekoa, berriz, hauekin:
The.Hunt.2012.720p.BluRay.DTS.x264-HDWinG The.Hunt.2012.720p.BluRay.DTS.x264
Azpititulu hauek agertu ziren Euskarazko Azpidatziak Google site-ean.
osoak: Jagten-eu.rar 45KB (46851 byte) Permalink | erantzun edo komentatuGangster Squad (2013)
via Eus. Azpidatziak ¦ 2013-04-22 ¦ 18:53
1949an Mickey Cohen gangsterrak kontrolatzen du Los Angeles hiriko mafia. O'Mara sarjentuaren agindupean, polizia talde berezi bat antolatuko da hura harrapatzeko.
Zuzendaria: Ruben Fleischer. Gidoia: Will Beall. Jatorrizko lana: Paul Lieberman (Tales from the Gangster Squad), atalkako erreportaia LA Times egunkarian. Aktorak: Josh Brolin, Ryan Gosling, Nick Nolte, Emma Stone, Sean Penn, Michael Pea, Giovanni Ribisi. Imdb
Source: dailyinspiration.nl via Azpitituluak on Pinterest
Artxibo erantsian bi aukera doaz. YIFY izenekoa ondo etorriko da bertsio hauekin:
Gangster.Squad.2013.720p.BluRay.x264 Gangster Squad 2013 720p BluRay x264 YIFY Gangster.Squad.2013.1080p.BluRay.x264
Eta Maxspeed izenekoa, berriz, honekin:
Gangster Squad (2013) DVDRip XviD-MAXSPEED
Azpititulu hauek agertu ziren Euskarazko Azpidatziak Google site-ean.
osoak: Gangster-eu.rar 67KB (69315 byte) Permalink | erantzun edo komentatu