Berriak | Katalogoa | Espero ditugunak | Foroa | Wikia | Honi buruz

Berriak

Au hasard Balthazar (1966)

Joxe Aranzabal ¦ 2017-11-17 ¦ 08:47

Baltasar-eus.zip

Film honek kontatzen ditu zelako gorabeherak bizitzen dituen Baltasar izeneko asto batek, zein hasieran pozik bizi baita Ipar Euskal Herriko herriska batean, baina jabez aldatu ahala, neke handiak jasango ditu, zenbait jabek ez baitute bat ere ondo tratatuko. Antza denez, film honen haria oinarrituta dago Fedor Dostoievski idazlearen Ergela nobelako pasarte batean.

Zuzendaria:  Robert Bresson. Gidoilaria:   Robert Bresson. Aktoreak: Anne Wiazemsky, Walter Green, François Lafarge. Izenburua: Balthazar, at Random (en), Baltasar, ausaz (eu), Au hasard Balthazar (fr), Al azar de Baltasar (es).

Estekak: Wikipedia | Imdb

Zenbait aukera doaz itsatsita.

MKVcage fitxategia bertsio honekin dago sinkronizatuta:

 Au.Hasard.Balthazar.1966.720p.BRRip.850MB.MkvCage

Criterion izenekoa bertsio hauetarako da:

 Au Hasard Balthazar (1966).avi
 au.hasard.balthazar.1966.fr.criterion.dvdrip.xvid
 Au.Hasard.Balthazar.1966.DVDRip.XviD.AC3-RuLLE

Eta Webrip izenekoa, beste hauetarako:

 Au.Hasard.Balthazar.1966.720p.WEBRip.AAC2.0.H.264-HRiP
 Au.Hasard.Balthazar.1966.720p.BluRay.x264

osoak: Baltasar-eus.zip 36KB (36891 byte)

Permalink | erantzun edo komentatu

The Drop (2014)

via Open Data Euskadi ¦ 2017-11-16 ¦ 12:07

The Drop (2014) - Eus-Yify.srt.zip

Gaizkileen gang etnikoak aldatuz doaz New York-en. Lehen irlandarrak nagusi ziren tokietan, orain txetxeniarrak izan daitezke agian. Baina metodo batzuek berdin jarraitzen dute, eta legez kanpoko posturetako dirua zuritzeko «postontzi» gisa betiko tabernak erabiltzen dituzte. Taberna horietako batean tipo bakarti bat da tabernari, zeinaren bizitza bat-batean konplikatuko den: neska bat ezagutuko du, baina haren mutilagun-ohi biolentoarekin ere talka egiten du; era berean, taberna ahal bezala gobernatzen nahiko lan dauka bere nagusi irlandarrak txetxeniarrekin dituen arazoen aurrean.

Zuzendaria: Michaël R. Roskam. Gidoia eta jatorrizko narrazioa: Dennis Lehane. Aktoreak: Tom Hardy, Noomi Rapace, James Gandolfini, Matthias Schoenaerts, John Ortiz, Ann Dowd, Michael Aronov. Izenburua EHn: La entrega (es), Quand vient la nuit (fr). IMDB

Azpidatziak bat etorriko dira bertsio hauekin:

 The.Drop.2014.720p.BluRay.x264.YIFY
 The.Drop.2014.1080p.BluRay.x264.YIFY
 The.Drop.2014.1080p.BluRay.H264.AAC.5.1.BADASSMEDIA

Eusko Jaurlaritzak Open Data Euskadin askaturiko multzokoak dira azpititulu hauek.

osoak: The Drop (2014) - Eus-Yify.srt.zip 32KB (33656 byte)

Permalink | erantzun edo komentatu

United in Anger: A History of ACT UP

ames ¦ 2017-11-13 ¦ 13:08

Film honen gaztelerazko azpitituluak dauzkat, nik neuk aterata dvdtik ze guztiz ezinezkoa egiten zitzaidan beste inon lortzea, eta gustatuko litzaidake euskaratzea baina saiatu naizenero blokeatuta amaitu det. inor animatuko litzake?

Permalink | erantzun edo komentatu (erantzun bat)

Shichinin no samurai / Seven samurai (1954)

Joxe Aranzabal ¦ 2017-11-10 ¦ 15:29

Seven Samurai (1954) 720p BRRiP x264 AAC [Team Nanban].EUS.srt.zip

1586an, Sengoku aldian, Japonian, nekazari-herriska batek kontratatzen ditu zazpi samurai langabe, laguntzeko borroka egiten bidelapur-talde bati, urtero etortzen dena garagar-uzta lapurtzera. Film honetan oinarrituta, 1960an The Magnificent Seven filma egin zen, eta 2016an izenburu bereko berregokitzapena.

Zuzendaria: Akira Kurosawa. Gidoilariak:  Akira Kurosawa, Shinobu Hashimoto, Hideo Oguni. Aktoreak: Toshirô Mifune, Takashi Shimura, Keiko Tsushima. Musika: Fumio Hayasaka. Izenburua: Shichinin no samurai (jn), Seven samurai (en), Zazpi samurai (eu), Les Sept Samouraïs (fr), Los siete samuráis (es). Estekak: Wikipedia | Imdb

Fitxategia bertsio hauekin dago sinkronizatuta:

 Seven Samurai (1954) 720p BRRiP x264 AAC[Team Nanban]
 Seven.Samurai.1954.720p.BluRay.x264-EbP
 Seven.Samurai.1954.CRITERION.720p.BluRay.x264.anoXmous
 Seven.Samurai.1954.CRITERION.1080p.BluRay.x264.anoXmous
 Seven.Samurai.1954.CRITERION.720p.BluRay.x264.WIKI
 Seven.Samurai.1954.CRITERION.1080p.BluRay.x264.WIKI

osoak: Seven Samurai (1954) 720p BRRiP x264 AAC [Team Nanban].EUS.srt.zip 34KB (35690 byte)

Permalink | erantzun edo komentatu

Urteko azken karga masiboa (beste 27 film)

via Filmazpit ¦ 2017-11-10 ¦ 11:41

Open Data Euskadi eta Filmazpit-ek publiko egiten dituzten azpidatzi multzoetatik, beste hainbat film sinkronizatu eta dokumentatu ditugu. Aurreko kasu batzuetan bezala, "iraganeko" datarekin kargatu ditugu, ez dezaten trabarik egin azalean nabarmentzen ditugun filmekin.

Igotako 23 film Open Data Euskadiko multzokoak dira:

Eta beste lau Filmazpit-ek askaturikoak; horien artean bi aurtengo Bilboko FANT jaialdian ikusitakoak:

Permalink | erantzun edo komentatu

Jeanne Dielman, 23, Quai du Commerce, 1080 Bruxelles (1975)

Ekialde ¦ 2017-11-07 ¦ 14:05

dielmaneuskaraz.zip

Delphine Seyrig bere gelan prostituzioa egiten duen etxekoandre bat da. Kameraren erabilera estatikoak eta eszenen "denbora errealeko" elkarlotzeak protagonistaren bizitza bakartia azpimarratzeko balio du, egikera nahiko abangoardistarekin. The Village Voice-ren arabera, XX. mendeko zinemaren historiako maisu-lanetako bat da, eta emakumezkoek egindako zinema feministaren historian ere badu tokia.

Zuzendaria: Chantal Akerman. Gidoia: Chantal Akerman. Aktoreak: Delphine Seyrig, Jan Decorte. Herrialdea: Belgika. Hizkuntza: frantsesa. IMDB

Bertsio honetarako: Jeanne.Dielman.23.Quai.du.Commerce.1080.Bruxelles 1975 Criterion.DVDRip.AC3.x264-GCJM

osoak: dielmaneuskaraz.zip 67KB (68966 byte)

Permalink | erantzun edo komentatu

Banshun / Late Spring (1949)

Joxe Aranzabal ¦ 2017-11-02 ¦ 09:01

Banshun aka Late.Spring.1949.720p.BluRay.x264-TiTANS.EUS.srt.zip

Bigarren Mundu Gerra amaitu berritan, Noriko Tokioko aldirietan bizi da bere aitarekin, gizon alarguna. Neskak 27 urte dituenez, inguruko guztiak saiatzen dira ezkon dadin, baina Norikok bere aitarekin bizi nahi du.

Zuzendaria: Yasujirô Ozu. Gidoilariak:  Kazuo Hirotsu, Kôgo Noda, Yasujirô Ozu. Aktoreak: Chishû Ryû, Setsuko Hara, Yumeji Tsukioka. Musika: Senji Itô. Izenburua: Banshun (jp), Late Spring (en), Udaberri berantiarra (eu), Printemps tardif (fr), Primavera tardía (es).

Estekak: Wikipedia | Imdb

Fitxategia bertsio hauekin dago sinkronizatuta:

 Late.Spring.1949.BluRay.1080p.x265.HEVC-Qman[UTR]
 Banshun aka Late.Spring.1949.720p.BluRay.x264-TiTANS
 Banshun.1949.720p.BluRay.Jap.HDCLUB
 Banshun.1949.720p.BluRay.Jap-Skazhutin 
 late.spring.1949.720p.BluRay.x264.rus.sub.by.cgbspenser

osoak: Banshun aka Late.Spring.1949.720p.BluRay.x264-TiTANS.EUS.srt.zip 28KB (28755 byte)

Permalink | erantzun edo komentatu

Toivon tuolla puolen (2017)

Luistxo ¦ 2017-11-01 ¦ 09:15

Toivon-tuolla-OSOA.srt.zip

Etorkin siriar bat (Khaled) Finlandiara iritsiko da irregularki. Administrazioak ez dio erraz jarriko, baina zoriak jatetxe arraro bat halamoduz kudeatzen duten finlandiar batzuen taldera eramango du. Jende hotz eta vodkazale horren artean, enpatia ere badela ikusiko du Khaledek.

Zuzendari eta gidoilaria: Aki Kaurismäki. Aktoreak: Sakari Kuosmanen, Sherwan Haji, Simon Hussein Al-Bazoon, Ilkka Koivula, Nuppu Koivu, Niroz Haji. Izenburua: Toivon tuolla puolen (fi), Itxaropenaren Beste Aldea (eu), The Other Side of Hope (en), El otro lado de la esperanza (es), L'autre côté de l'espoir (fr). Herrialdea: Finlandia. Hizkuntzak: finlandiera, arabiera, ingelesa. Estekak: IMDB | Rotten Tomatoes

Bertsio honetarako:

 Toivon tuolla puolen 2017 720p BRRip x264 titler

Aki Kaurismakiren estilo espartar-finlandiarra, hotz eta lehorra, abegikortasunaren metafora ere bada, kasu honetan. Esperantza ere badela etorkinentzat, Europako herrietako jende xumearen artean. 2017ko Berlinale-ko film txalotuenetakoa.

osoak: Toivon-tuolla-OSOA.srt.zip 19KB (20462 byte)

Permalink | erantzun edo komentatu

Lady Macbeth (2016)

Joxe Aranzabal ¦ 2017-10-27 ¦ 09:38

Lady.Macbeth.2016.LIMITED.BDRip.x264-CADAVER.EUS.srt.zip

XIX. mendean, baserri giroko Ingalaterran, familia batek saldu egin du alaba, ezkon dadin familia aberats batean. Bertan, ezkontzatik kanpoko amodioaldi bat duela, irrika geldiezin bat piztu zaio neska gazteari.

Zuzendaria: William Oldroyd. Gidoilariak: Nikolai Leskov, Alice Birch. Aktoreak:  Florence Pugh, Cosmo Jarvis, Paul Hilton. Musika: Dan Jones. Estekak: Wikipedia | Imdb

Fitxategia bertsio hauekin dago sinkronizatuta:

 Lady.Macbeth.2016.720p.BRRip.www.subtorrents.com.mkv
 Lady.Macbeth.2016.720p.BRRip.800MB.MkvCage 
 Lady.Macbeth.2016.1080p.BluRay.x264-[YTS.AG]
 Lady.Macbeth.2016.LIMITED.BDRip.x264-CADAVER
 lady macbeth 2016 limited 1080p x264-cadaver[rarbg]
 Lady.Macbeth.2016.LIMITED.720p.BluRay.x264-CADAVER
 Lady.Macbeth.2016.LIMITED.1080p.BluRay.x264-CADAVER
 Lady.Macbeth.2016.720p.BluRay.H264.AAC-RARBG
 Lady.Macbeth.2016.BluRay.720p.x264.Ganool
 Lady.Macbeth.2016.BluRay.1080p.5.1CH.x264.Ganool
 Lady.Macbeth.2016.BRRip.XviD.MP3-RARBG
 Lady.Macbeth.2016.BRRip.XviD.AC3-RARBG
 Lady.Macbeth.2016.BRRip.XviD.AC3-EVO

osoak: Lady.Macbeth.2016.LIMITED.BDRip.x264-CADAVER.EUS.srt.zip 16KB (16752 byte)

Permalink | erantzun edo komentatu

La règle du jeu (1939)

Eneko Bidegain ¦ 2017-10-23 ¦ 09:42

The Rules of the Game 1939 720p BluRay x264-CiNEFiLE [EtHD] eus.srt.zip

Filmak erakusten ditu Frantziako aberats batzuk eta haien zerbitzari pobreak nola elkartzen diren Frantziako gaztelu batean, justu Bigarren Mundu Gerra hasi aurretik, eta azaltzen du haien ankerkeria morala. Estreinatu zenean, porrot izugarria izan zen, bai kritikari zegokionez, eta baita jendearen partetik. Gainera, Frantziako eta Alemaniako gobernuek debekatu egin zuten. Gaur egun, berriz, inoizko film onenetakoen artean jartzen da.

Zuzendaria: Jean Renoir. Gidoilariak: Jean Renoir, Carl Koch. Aktoreak: Marcel Dalio, Nora Gregor, Paulette Dubost. Musika: Joseph Kosma. Izenburua: The Rules of the Game (en), Jokoaren araua (eu), La règle du jeu (fr), La regla del juego (es). Estekak: Wikipedia | Imdb

Fitxategia bertsio hauekin dago sinkronizatuta:

 The Rules of the Game 1939 720p BluRay x264-CiNEFiLE[EtHD]
 La Règle du Jeu (1939) BDRip 720p[mkvonly]
 Renoir Jean La Règle du Jeu[1939]1cd 4.36 GB 
 The.Rules.of.the.Game.1939.BluRay.CC.720p.AC3.x264-CHD

osoak: The Rules of the Game 1939 720p BluRay x264-CiNEFiLE [EtHD] eus.srt.zip 47KB (49065 byte)

Permalink | erantzun edo komentatu

Older articles »