Azpititulu bikoitzak, film kurdu baten emanaldian

Azpitit — 2016/03/09 10:41:00 GMT+2

Datorren martxoaren 19an, Hernaniko Kultur Etxean, zine emanaldi berezi bat egongo da. Newroz Euskal Kurdu elkarteak Aste Kurdua antolatu du Hernanin laster Newroz edo urte berri kurdua datorrela-eta. Horren barruan, film bat emango dute, Min Dit edo Diyarbakirreko Haurrak. Film horretarako laguntza eskatu ziguten, eta horra: azpititulu bikoitzekin izango da emanaldia, gaztelaniazko eta euskarazko azpidatziekin.

Herrialde ofizialki elebidun batzuetan gauzak ganoraz antolatzen dira, eta zine emanaldiak normalean dira azpidatzi bikoitzekin: adibidez, Bruselan edo Israelen. Euskal Herrian ez da horrelakorik egiten, eta saiatu ere ez da inor egin, guk dakigula. Ba bueno, Newroz Euskal Kurdu elkarteak eta Azpitituluak.com-ek egingo dugu aproba, behingoagatik. Teknikoki, azpititulu bikoitzak lortzea ez da beste munduko gauza, hemen azaltzen dugu metodoa.

Kartel honetan duzue Hernaniko Aste Kurduaren egitaraua. Min Dit filmaren emanaldia, 19an, larunbatarekin, 19.00etan Biteri Kultur Etxean.