Hasiera | Bloga | Foroa | Wikia | Azpitituluen aurkibidea

Mononoke Hime (1997)

luistxo ¦ 2008-09-16 ¦ 07:29 ¦

Mononoke_Printzesa.rar

Mononoke Printzesa 1997ko animazio film zoragarri bat da, Hayao Miyazaki jeinu japoniarrarena.

Ikus Wikipedian.

Gaztelaniazko fitxategiaren gainean egindako adaptazioa da hau. Espiritu del Bosque delakoa, Basajaun bihurtu dut.

Source: argazkiak.org via Azpitituluak on Pinterest

Deskargak: 9

 :  Mononoke_Printzesa.rar 31KB Osoak

Erantzunak

  • Re: Mononoke Hime (1997)

    Darko ¦ 2008-09-24 ¦ 02:11

    Kaixo luistxo! Eskerrik asko azpititulu hauengatik, noizbait film hau itzultzeko asmoa banuen nik.

    Ez gaizki hartu baina akatsen batzuk ikusi ditut hala ere. Horiek zuzentzeko baimenik ematen al duzu?

    Azkenik, filma jatorrizko bertsioan non lortu jartzea asko eskertuko nizuke (hemen eta film guztietan orokorrean). Ikusi arte!

  • Re: Mononoke Hime (1997)

    luistxo ¦ 2008-09-24 ¦ 16:37

    Mesedez zuzendu nahi duzuna, eta hona kargatu, erantzunen artean artxibo erantsiak ere gehitu baitaitezke.

    Filma eskuratzeari buruz... hainbat bide daude, eta espero dut jendeak laguntzea Wikitik dokumentatzen. Nik Mononoke lagun baten opari gisa jaso nuen, bere disko gogorretik.

    Filma eskuratzeko, DVD-a Amazonen eros . Elkar.com denda euskaldunean deskatalogatua dagoela ikusi dut. DVDa edukita, bideoa erauzi edo ripeatu soinu banda orijinalarekin eta...

  • Mononoke Printzesa (1997)

    Luistxo ¦ 2011-12-03 ¦ 09:34

    Aukera bat gehiago, bateragarri izango dena bertsio hauekin:

     Mononoke.Hime.DVDRiP.XviD.[LioNetwork.Net]
     Mononoke-Hime.DVD(H264.AC3)[KAA][D8313503].mkv
    

    Gozatu Ghibli animazio estudioen harribitxi honekin!

    Deskarga : Mononoke_eus2.srt.rar 33KB ()

Erantzun artikulu nagusiari