Hasiera | Bloga | Foroa | Wikia | Azpitituluak

Pickpocket 1959

ibon ¦ 2008-12-26 ¦ 02:14 ¦

Robert Bresson handiaren filma.
Nouvelle vague izenekoaren egile horrek (“Mouchette”,
“Las damas del Boi de Boulogne”, “Un condamné à mort s'est échappé") proposatutako barne-azterketa
psikologikoa, errari dabilen izaki baten inguruan. Izaki ho-
rrek lanbide arriskutsua ikasi du: zorro-ebaslea da.

http://en.wikipedia.org/wiki/Pickpocket_(film)

Azpitituluen fitxategia: Robert Bresson - Pickpocket (1959).srt.rar 13KB Osoak

Erantzunak

  • Re: Pickpocket 1959

    FHarlock ¦ 2008-12-27 ¦ 13:34

    Pozten nau ikusteak ez naizela ni bakarrik film "zahartxoak" gogoko dituen bakarra izatea.

    Bresson ikusteko gogoak banietuen, hurrengo kutxari begia jota nuen: http://www.intermedio.net/web/html_fichas/prp05f.html

    Zoritxarrez, oraindik badira Bresson-en film ugari espainian ateratzeko, horietako bat, juxtu Ibon-ek ekarri diguna horietako bat. Milesker zure ekarpenarengatik.

    Ea honelakoekin lortzen dugun jendeak ezezagunegia den zine bat ikus dezan. Baditut gogoak Jean Renoir eta Goddar-en filmak osatzekoa.

    Kasualitatez, bukatzear nagoen azpititulo itzulpena, beste filme frantziar klasiko bat da.

  • Re: Pickpocket (1959), beste bertsio bat

    Luistxo ¦ 2009-01-06 ¦ 12:06

    Eskerrik asko fiml xume minimalista honengatik (nik honela deituko nuke, baina ez dut kritikari karnetik...). Torrent-etan aurkitu dudan Pickpocket.avi bertsio baterako egokitu behar izan ditut azpitituluak, eta bertsio ber-sikronizatu berria igotzen dut.

    Pickpocket.avi hori hasierako kredituetan The Criterion Collection / MK2 Diffusion markak ditu, eta DVD batekoak direla ematen du. 717 Kb pisatzen du 1:16:06 da denbora-luzera.

    Azpitituluen fitxategia: Pickpocket_eu_2.rar 13KB ()

Erantzun artikulu nagusiari