Berriak | Katalogoa | Espero ditugunak | Foroa | Wikia | Honi buruz

Le samourai (1967)

FHarlock ¦ 2009-01-05 ¦ 21:17 ¦

Lanaren aurkezpena: Kultuzko filma daukagu oraingoan, genero beltzeko filme interesgarria. Film on-ona, zoritxarrez gutxiegi ezaguna eta nahiko ahaztua nik uste, generora gauza asko eman baziozkion ere. Duela urte batzuk, remake/omenai antzeko bat egin zion Jim Jarmusch-ek "Ghost Dog" filmarekin.

Filma oso ona izan arren, baliteke denen gustuoka ez izatea, filme desberdin eta berezi guztiei gertatzen zaien modura. Nire gomendioa, saiatu ikusten aurreiritzirik gabe, bere berezitasuna eta estiloa dastatuz. Zine amerikarrera ohitutakoek, zihurrenez ez dute gustoko izango, baina interes zinezale minimo duen oro gogoko izango dute.

Jatorrizko tituloa: Le samoura´. Urtea: 1967. Tituloa euskaraz: Samuraia. Tituloa gazteleraz: El silencio de un hombre. Zuzendaria: Jean-Pierre Melville. Aktore nagusiak: Alain Delon, Francois Perier, Nathalie Delon, Cathy Rosier, Jacques Leroy, Michel Boisrond, Robert Favart, Jean-Pierre Posier, Catherine Jourdan. Imdb | WIKIPEDIA (Gazteleraz) | TRAILERRA YOUTUBEN

Argudioa: Paris, 60 hamarkadan. Jeff Costelo ordainpeko hiltzaile isil eta leiala da. Azken hilketa egiterakoan, gauzak ez doaz ongi. Orain, ehizatutako zauritutako tigrea lez da. Kuriositateak:

  • Filman hasieran agertzen den liburuaren aipua, faltsua da. Ez da horrelakorik dion libururik ez ezta horrela titulatzen denik.
  • Filma isiltasunez beteta badago ere, azpititulu kopurua ez da uste litekeen txikia. Kim Ki-Duk-en filmak baino bikoitza bada gutxienez.

Bertsioa:

 Le.Samourai.1967.DVDRip.XviD-StEfX

Deskargak: 107

 :  lesamurai_eu_2.rar 15KB Osoak