Hasiera | Bloga | Foroa | Wikia | Azpitituluen aurkibidea
Hunger (2008)
lima ¦ 2009-01-23 ¦ 12:33 ¦
Hunger 2008ko filmerik onenetakoa dela esan dute zinema kritiko ugarik. 1981an Long Kesh espetxean (The Maze Gobernu britainiarrentzat) egindako gose grebaren ingurukoa da. Gose greba hartan Bobby Sands eta beste 9 preso hil ziren. Donostiako zinemaldian aurkeztu zen, euskarazko azpidatziekin aurkeztu ere. Azpidatzi hauek ez dira, ordea, zinemaldian emandakoak. Artxibo honetatik itzuliak dira: hunger.(2008).eng.1cd.(3415293).zip. Dena dela, ingelesez izan arren, ez dira jatorrizkoak, eta zuzenketaren bat ere egin beharko zaio jatorrizkoak ateratzen direnean.
Source: jigsawlounge.co.uk via Azpitituluak on Pinterest
Azpidatzi hauek ondo egokituta daude Mulen partekatutzeko dagoen bertsio honekin: Hunger.SteveMcQueen.2008.DVDrip.english.avi
Fitxa. Zuzendaria: Steve McQueen. Gidoia: Enda Walsh, Steve McQueen. Aktoreak: Michael Fassbender (Bobby Sands-en rolean), Brian Milligan, Liam McMahon, Liam Cunningham. Estekak: IMDB / Rotten Tomatoes
Deskargak: 3
: Hunger.eu.srt.rar 15KB OsoakErantzunak
Re: Hunger (2008)
Luistxo ¦ 2009-02-02 ¦ 17:51
Avi bertsio hauekin ere bat dator fitxategia:
Hunger.2008.LiMiTED.DVDRiP.XViD-HLS Hunger.2008.Eng.DVDRip.DivX-LTT
Eskerrik asko.
Re: Hunger (2008)
Azpitit ¦ 2011-11-02 ¦ 05:50
Beste sinkronizazio pare bat gehitu dugu erantzun honetan. Bata da Hunger-BRRip-eus, Freesubtitle-n agertutako originala, aldaketarik gabe (baina SSA formatutik SRT-ra bihurtua), eta balio du bertsio hauetarako:
Hunger.LIMITED.720p.BluRay.x264-iNFAMOUS Hunger 2008 BRRip H264 AAC-SecretMyth (Kingdom-Release)
Beste SRT-a, Hunger-732-eus, aurrekoaren egokitzapena da, zuzenketak egin zaizkio testuan, eta bat etorriko da Torrentetan izen hauekin ager daitekeen batekin (732 Mb-ko fitxategi bat):
Hunger2008.avi Hunger <a href="#2008">[2008]</a> Steve McQueen
Erantzun hau kargatzearekin batera, Limak 2009an gehitu zuen mezuan erantzunen bidez egin zituen doiketak mezu nagusian eguneratu ditugu. Eta fitxa labur bat ere gehitu diogu.
Deskarga : Hunger-eus2.rar 33KB ()