Hasiera | Bloga | Foroa | Wikia | Azpitituluak

Tenshi no Tamago (1985)

FHarlock ¦ 2009-05-05 ¦ 23:10 ¦

Lanaren aurkezpena
Zail da honelako filme bat aurkeztea, asko saiatuta ere. Filme bitxi, arrotz, ezberdin, parekogabea, ez-ohikoa, alternatiboa, experimentala, ohikotik kanpo... eta horrelakoak esanda ez genuke filmaren esentzia azaltzea lortuko.

Ia hizketa gabeko filma, argudioa azaltzea ia ezinezkoa duena, bere bitxikerian lan interesgarri bihurtzen dena. Interesgarria izanda ere, baliteke denen gogokoa ez izatea proposamen ausart hau.

Irudiak askotan hitzak baino esanguratsuagoak diremez, obe duzue youtuben trailerrari begirada ematea.

Produkzioan, aipatzekoak dira bi izen. Batetik, Mamoru Oishi zuzendaria, animazio japoniarreko lan interesgarrienetako batzuen zuzendaria, Patlabor-en filmak, Ghost In The Shell eta beste batzuk.

Gidoaian eta marrazki buru, Yoshikata Amano irudigilea daukagu. Heurenak dira Final Fanatsy bidejokoko diseinuak eta Vampire Hunter D animearenak ere.

Jatorrizko tituloa: Tenshi no Tamago.
Urtea: 1985.
Iraupena: 77 minutu
Tituloa euskaraz: Aingeruaren arrautza.
Tituloa gazteleraz: El huevo del angel (Ofizialki itzuli gabea).
Zuzendaria: Mamoru Oishi.

Argudioa: Noe-k euriteaten berri jakiteko, hegaztia bidali zuen. Ez zen hegaztirik itzuli. Orain, arrautze bat dago.
IMBD: http://spanish.imdb.com/title/tt0208502/
IMBD puntuaketa:
7.7/10 547 votes
TRAILERRA YOUTUBEN: http://www.youtube.com/watch?v=r04X-ImELzc


WIKIPEDIA (Gazteleraz): http://es.wikipedia.org/wiki/El_huevo_del_%C3%A1ngel

Muntaiaren ezaugarriak: Dbd-5 24 NTSC 16/9 1:78. Adi, telebista guztiak ez dira bateragarriak, gehiengoak bai.

Torrent bidez jeisteko: http://www.frozen-layer.com/descargas/36659

Azpitituluen fitxategia: AEO-SF - Tenshi no Tamago - Angel's Eggs (Euskara).rar 3KB Osoak