The Bourne Identity

Borja — 2009/08/30 17:08:00 GMT+1
Urtea
2002

Jason Bourne CIA-ko agente ohiari buruzko sagaren lehen filma dugu hau. Bere misioetako batean larri zauritzen da eta oroimena galtzen du. Hau da istorio honen abiapuntua. Hortik aurrera nortasuna berreskuratzeari ekingo dio, bidean gorriak ikusiko dituelarik, hainbat nahaste-borrasteetan sartuta egoteaz gain, besteak beste, hiltzaile profesionalak, mertzenarioak eta kide ohiak bera akabatzen saiatuko baitira.

Zuzendaria: Doug Liman. Urtea: 2002. Generoa: Akzioa, Thriller. Aktoreak: Matt Damon, Franka Potente, Chris Cooper, Clive Owen. Iraupena: 1:58. Imdb

Borjaren bertsioa 694 Mb.ko 1:58:16 irauten duen kopia baterako da, eta gero beste aukera bat ere badago erantsita, FXG izenekoa, honekin sinkronizatua:

  The Bourne Identity[2002]DvDrip AC3[Eng]-FXG

Eta ea ekarpen gehiago egiten ditudan. Momentuz Bourne-ren beste bi filmak itzultzeko asmoa daukat. Ondo dago gustoko ditugun filmak euskaraz gozatu ahal izatea. Eguneraketa 2013. Osatua dago jada trilogia The Bournce Supremacy (2004) eta The Bourne Ultimatum (2007) filmekin.

application/rar BourneIdenti.rar — application/rar, 49 KB