The Bourne Supremacy

Borja — 2009/10/10 17:44:00 GMT+1
Urtea
2004

Dagoeneko hemen dira Jason Bourne agentean oinarritutako bigarren filmaren azpitituluak. Bourne-k bere iragana atzean utzi zuela uste zuen baina bat-batean meatxuz beteriko mundu ilunean murgiltzen da berriz ere. Oraingo honetan mota guztietako etsaiei aurre egin beharko die eta bere nortasuna berreskuratzen saiatzen jarraituko du, baita atsekabetzen duten oroitzapenei buruz egia aurkitzen ere.

Zuzendaria: Paul Greengrass. Urtea: 2004. Aktoreak: Matt Damon, Franka Potente, Brian Cox, Julia Stiles, Joan Allen. Iraupena: 108 min. Generoa: Akzioa, Thriller, Intriga. Gaztelaniazko titulua: El Mito de Bourne.

Bi aukera erantsita, bata Megaupload-en zegoenerako sinkronizatua, bestea DVDRip bertsio baterako:

 The Bourne Supremacy[2004]DvDrip AC3[Eng]-FXG

Ikus trilogiaren beste biak ere: The Bourne Identity (2002) eta The Bourne Ultimatum (2007).

application/rar BourneSupre.rar — application/rar, 40 KB