It Came From Outer Space

Ander — 2010/06/14 23:08:00 GMT+2
Urtea
1953

Astronomian zaletua den idazle batek (Putnam) eta bere lagunek Sand Rock hiritik gertu meteoro batek lurraren kontra jotzen duela ikusten dute. Lekura hurbilduta, Putnamek uste du objektu ezezagun bat izan dela talka egin duena, ez meteoro bat. Hasiera batean inork gutxik egiten dio kasu; baina handik gutxira kontu bitxi arraroak gertatzen hasten dira.

It Came from Outer Space 1953ko filma da, Jack Arnoldek zuzendutakoa. Fitxa eta filmaren xehetasunak hemen: It Came From Outer Space . Gidoia: Harry Essex. Jatorrizko eleberria: Ray Bradbury. Aktoreak: Richard Carlson, Barbara Rush, Charles Drake. Izenburua: It Came From Outer Space (en), Le Météore de la nuit (fr), Llegó del más allá (es).

Hiru aukera doaz itsatsita. Classic izenekoa bertsio honekin bat dator:

  It Came from Outer Space (1953) Classic Sci-Fi DVDRip

EGOxvid izenekoa bertsio honetarako da:

 It.Came.from.Outer.Space.1953.dvdrip.xvid.ac3.2ch-[ego]

Eta azkenik Ander izenekoa Emuleko honako fitxategiarekin dator bat: It Came From Outer Space (1953).avi

Zip archive ItCameFrom.zip — Zip archive, 66 KB
Ander dio:
2010/06/15 01:22
Artikuluaren izenburuan 1951ko urtea eman dut, txarto eman ere. Filma 1953koa da. Aldatzerik bada?

Ander
luistxo dio:
2010/06/15 19:12
Urte aldaketa egina. Eskerrik asko, Ander. Ea aurkitzen dudan torrentetan zeure azpitituluekin disfrutatzeko.
Luistxo dio:
2010/08/20 12:43

Torrentetan aurkitu dudan bertsioa da: It Came from Outer Space (1953) Classic Sci-Fi DVDRip. Eta horrekin berriz sinkronizatu ditut Anderrek kargatutakoak.