Berriak | Katalogoa | Espero ditugunak | Foroa | Wikia | Honi buruz

Riff-Raff (1990)

via Filmazpit ¦ 2016-06-01 ¦ 07:38 ¦

Stevie Londres hirira iritsi berria den eskoziar gizon gazte bat da, eta eraikuntzan topatuko du lana. Etxebizitzarik ez duela jakitean, lankide berriek squatter edo okupa etxea topatzen lagunduko diote. Halako batean, Steviek Susan ezagutzen du, aktore eta abeslaria izan nahi duen irlandar emakume gaztea. Ezustekabeko topaketa honek bien arteko maitasun harreman gazi-gozoari hasiera emango dio. Ken Loach-en begirada sozial ezkertiarra, Ingalaterrako klase langilearen gainean.

Zuzendaria: Ken Loach. Gidoia: Bill Jesse. Aktoreak: Robert Carlyle, Emer McCourt, Ricky Tomlinson, Jim Coleman. Estekak: Wikipedia | Imdb

Azpitituluen bi aukera doaz itsatsita. Yify izenekoa bat etorriko da bertsio hauekin:

 Riff-Raff (1991) 1080p BrRip x264 - YIFY
 Riff.Raff.1991.720p.BluRay.x264.YIFY
 Riff.Raff.1991.1080p.BluRay.x264-PHOBOS 

Eta bestea Filmazpit-en agertutako originala da.

Deskargak: 84

 :  riffraff.zip 63KB Osoak

Erantzunak

  • X.A.ren "300" haietatik deskontatzen

    Azpitit ¦ 2016-06-01 ¦ 09:41

    Film honek 62 jaitsiera baditu igo eta berehala, ez da truko bat, baizik eta lehendik zegoen film baten lekua hartu duelako, kasu honetan Ken Loach-en beste film bat, X.A.ren azpidatzi okerren zerrendatik hartua.

    Duela hilabete batzuk, X.A.ren azpidatzi okerrak katalogo nagusitik kendu genituen, baina fitxategiak ez genituen ezabatu. "300ak", bere balio arkeologikoagatik edo, hortxe utzi genituen. Motibo tekniko esoterikoak ere badaude filmak ez kentzeko: URL horiek ezabatzeak arazo teknikoak ekarriko lituzke.

    Nolanahi ere, pixkanaka, batzuk bederen ordezkatu egin ditugu bertsio hobeekin (adibidez hau), beste kasu batzuetan zuzenketa oinarrizkoak egingo ditugu fitxategian (honetan adbidez), eta, azkenik, X.A.ren film zaharrak beste desberdin batzuekin ere ordezkatuko ditugu, gaurko hau bezala, URL-a gordez, zuzendari, protagonista edo izenburu kointzidentziarik baldin badago bereziki.

Erantzun artikulu nagusiari