Moby Dick

Luistxo — 2016/07/16 07:58:00 GMT+1

Zuzendaria: John Huston,. Gidoia: John Huston, Ray Bradbury. Aktoreak: Gregory Peck, Richard Basehart, Leo Genn, Friedrich von Ledebur, Orson Welles, Harry Andrews. Jatorrizko eleberria: Herman Melville. Rotten tomatoes

Balea zuria (izatez, zeroi bat) ehizatu nahi duen Ahab kapitainaren obsesioa, John Huston-en bertsio klasikoa. Bertsio hauetarako da sinkronizazioa:

 Moby.Dick.1956.720p.BluRay.x264.YIFY
 Moby.Dick.1956.720p.BluRay.x264-PFa 

Filma euskaratzeko laguntza izan dut, euskarazko Moby Dick itzulpena. Liburu bitxia da, Kaxildo Alkortak euskaratua eta Gero-Mensajeros etxeak argitaratua 1977an Kimu izeneko sailean. Liburu hauek gaur "irakurketa erraza" deituko genituen eskola-umeentzako liburuak ziren (sailekoak ziren Antso Gartzeiz eta horiek ere), eta ez da Melvilleren itzulpen oso bat, testu aukeratua eta laburtua baizik.

Baina liburua praktikoa da, oin-oharretan, grafiko batean eta amaierako hiztegi batean hainbat termino azaltzen dituelako. Horietako asko baleazaleen kontuak dira:

  • Txanporraua (untzietan ematen zuten edaria)
  • Gabikoa (mastara igota zaintza egiten duena)
  • Estaiak (belak gobernatzeko behetik erabiltzen diren sokak)
  • Belazurrunak (mastetatik horizontalean hedatzen diren enborrak)
  • ...

Baina beste hitz asko gaur egunean euskara batu arrunta izan daitezkeenak dira, nonbait 1977an azalpena behar zutenak (marrazoa, entzungor, mehatxu...). Itsasoarekin zerikusia zutenak itzulpenean erabili ditut. Ez dakit jendeari ulergarri izango zaizkion, baina azken batean, Master and Commander bikoiztua ikusi baduzue ere, "Perdimos la mesana! Al pasamanos!" entzuten badugu ere ez dugu zehatz zentzua harrapatuko; beraz, alla kuidaos!

Azpidatzi hauek ordezkatu dituzte beste Moby Dick batenak, euskaratze okerra izateaz gain oso film txarra zen.

Zip archive Moby.Dick-eus-osoa.srt.zip — Zip archive, 33 KB