Berriak | Katalogoa | Espero ditugunak | Foroa | Wikia | Honi buruz

Halloween, euskal festa?

via Ahotsak.eus ¦ 2016-10-31 ¦ 10:19 ¦

Gutako askorentzat Halloween festa arrotza da, azkenaldian Estatu Batuetatik telebistaren bitartez gugana iritsia. Hala da izenari dagokionez ("Halloween"), baina ez horrenbeste jaiaren izaerari dagokionez.

Gure nagusienei galdetuz gero, garbi esango digute ezetz, duela 40-60 urtera arte oso ohitura zabaldua zela Euskal Herriko eskualderik gehienetan (edo guztietan) pelikula amerikarrek bistaratzen duten hori: kalabazak hustu, kandelak sartu barruan, auzokideak izutu, mamu-jantzi,...

Ahotsak proiektutik 2013an argitaratu genuen goiko bideoa, ordura arte herririk herri jasotako lekukotasunen bildumarekin. Aurtengoan berrikuntza txiki bat ere erantsi diogu: azpitituluak. Eta ekarpen hori webgune honetan ere utziko dugu, euskarazko, gaztelaniazko eta ingelesezko azpidatziak gehiturik (ea aukera gehiagorekin animatzen den inor).

Deskargak: 17

 :  hallow.rar 4KB .