Berriak | Katalogoa | Espero ditugunak | Foroa | Wikia | Honi buruz

Le Peuple Migrateur (2001)

Asier Sarasua @asarasua ¦ 2016-02-13 ¦ 18:40 ¦

Hegaztien migrazioari buruzko dokumental ikusgarria da hau. Munduko 7 kontinenteetan eta 4 urtez milaka grabazio ordu egin zituen lantaldeak, 90 minutuko dokumental harrigarri hau sortu ahal izateko. Denbora horretan, hainbat hegazti espezieren migrazioak jarraitu zituzten, urtean zehar egiten dituzten joan-etorriak grabatuz munduko ingurunerik ikusgarrienetan: Artikoan, itsaso zabalean, Amazoniako oihanetan, basamortu eta ordokietan,...

Hegaztien migrazioa naturak ematen duen fenomeno harrigarri eta ikusgarrienetakoa da. Urtero-urtero, udaberrian eta udazkenean, mundu osoko milaka espezietako milioika txorik bidaia luzea abiatzen dute, bizirik iraun ahal izateko. Horretarako, milaka kilometro egingo dituzte, arriskuz betetako txango batean, batzuetan iparralderantz, hurrengoan hegoalderantz.

Dokumentala egiteko, narrazioa eta alderdi zientifikoa albo batera laga zituzten, eta irudiek eskaintzen duten indarrean oinarritu. Ia-ia testurik gabe, oso-oso gertutik ateratako irudiak dira dokumentalaren muina, gizakiak gutxitan gozatu dezakeen ikuspegia eskainiz ikusleari. Horretarako, hegaztietako asko produkzio-taldeak hazitakoak ziren, animaliak jaioberritan ohitu zitezen grabazio-ekipoetara.

Bertso honetarako:

 Winged.Migration.2001.720p.BluRay.x264-CiNEFiLE

Fitxa. Iraupena: 90 min. Zuzendariak: Jacques Perrin, Michel Debats, Jacques Cluzaud. Izenburua: Le Peuple Migrateur (fr), Winged Migration (en), Nomadas del Viento (es). Imdb

Naturazale ororentzat gozagarri.

Deskargak: 151

 :  Winged.Migration.2001.720p.BluRay.x264-CiNEFiLE.srt 8KB Osoak

Erantzunak

  • Re: Le Peuple Migrateur

    Azpitit ¦ 2016-02-14 ¦ 11:26

    Eskerrik asko Asier, zure lehen ekarpen honengatik. @asarasua ornitologo aditua ere bada, esan beharra dago, eta aipatua utziko dugu hemen jendeak baloratu dezan filma eta euskaraketa. ;)

Erantzun artikulu nagusiari