Berriak | Katalogoa | Espero ditugunak | Foroa | Wikia | Honi buruz

The Next Three Days (2010), berriro

Jon ¦ 2011-05-14 ¦ 22:11 ¦

The Next Three Days (2010), berriro

Aurretik igoak ziren baina ez ziren batera joaten, orain zuzendu bateratu ditut bertsio honekin:

The Next Three Days[2010]DvDrip[Eng]-FXG

Oharra: mesedez luitxo, kolokatu zuk artxiboa behar den sarreran, nik ezin dut eta. Mila esker.

Erantzunak

  • Re: The Next Three Days (2010), berriro

    Luistxo ¦ 2011-05-16 ¦ 07:38

    Jarri ditut han, The Next Three Days sarrera ofizialean. Hala ere, neuri ez didate sinkronizazio zuzena ematen FXG bertsioarekin... Neuk han bertan kargatutako beste bertsioa hobeto doalakoan nago... Dena den, denak daude jaisteko, eta bakoitzak egin ditzake bere aprobak.

    Fitxategiak kargatzeaz... arraroa egiten zait egiten duzuna. Azpitituluak dituzten "filmen sarrera guztietan,".http://azpitituluak.com/osoak erantzunetan aukera dago fitxategi erantsiak gehitzeko. Ideia da lehenbizi batek bertsio bat kargatzen duela, eta gero erantzunetan, gainerakook, bertsio gehigarriak edo zuzenduak edo ber-sinkronizatuak kargatzen ahal ditugula.

    Nolanahi ere, Jon, eskerrik asko zure lan txukunagatik.

Erantzun artikulu nagusiari