Berriak | Katalogoa | Espero ditugunak | Foroa | Wikia | Honi buruz

Gabonetarako, animaziozko filmak, euskarazko azpidatziekin

Azpitit ¦ 2016-12-14 ¦ 10:13 ¦

Gabonetarako, animaziozko filmak, euskarazko azpidatziekin

Orain zortzi urte pasatxo, 2008ko udan, abiarazi genuen Azpitituluak.com proiektua.

Harrezkero, Azpitituluak.com indartzen joan da, gero eta jende gehiago sartu da bertan pelikulak euskaratzen, eta gaur egun erreferentziazko toki bihurtu da euskarazko azpidatzien alorrean. Datuek horixe erakusten dute: gaur egun osotara 540 film luze daude Azpitituluak.com-en euskaratuta. Eta horietatik 37 dira animaziozkoak, gehienak publiko gazteari bideratuak. Horiek dira collage honetan aurkezten ditugunak. Hor jendeak denetik aurkituko du: Disney konpainiaren klasikoak, Japoniatik etorritako film ederrak, Pixar faktoriaren film esanguratsuenak, Laika eta Illumination konpainiek eginikoak, eta aurten bertan kaleratutakoak, besteak beste.

Film aipagarri batzuk, adibidez:

Gonbita gurasoei eta gaztetxoei

Azpitituluak.com webguneak altxor txiki bat dauka animaziozko filmei dagokienez, baina oraindik guraso eta gaztetxo askok ez dakite zelako harribitxiak dauden hor, denen eskuragarri.

Beste horrenbeste esan daiteke ingelesa lantzen duten ikastola, eskola eta hizkuntza-akademiei dagokienez: oraindik askok ez dakite hor zer altxor daukaten, euren ikasleekin ingelesa euskaratik lantzeko.

Denek izan beharko lukete kontuan film hauek bertsio originalean eta euskarazko azpidatziekin ikusita, gaztetxoak, ondo pasatzeaz gain (film hauetako gehienak zoragarriak baitira), irakurketa ari direla lantzen, euskarazkoa, eta belarria ohitzen ingelesez entzutera, elementu bat oso praktikoa ingelesa errazago ikasteko, beste herrialde batzuetan frogatu den moduan: Eskandinabian, Herberehetan, Portugalen, etab.

Horregatik guztiagatik, Azpitituluak.com proiektuak gonbidatu nahi ditu guraso eta gaztetxo euskaldunak, Gabonetako oporretan gure webgunera hurbildu eta ikus ditzaten bertan dauden film ederrak.

Promozio txiki honetarako prestatu dugun kartela, tamaina handian, hemen.

Erantzunak

  • Animaziozko filmen kanpainaren balorazioa

    Azpitit ¦ 2017-01-09 ¦ 08:59

    Amaitu da Gabonetako kanpaina eta, gure neurri txikian, uste dugu animazioko filmena ondo joan dela, eta jende dexentek ikusi dituela pelikulak Gabonetan. Kanpainari ekin aurretik 10 ikusienak zerrendatu genituen orduan zeuzkaten jaitsierekin, eta orain berregiten dugu zerrenda parentesian zenbat jaitsiera gehitu diren ikusteko:

    Gabonetara begira eta jaietan bertan kargatu ziren animazio berrienek ere jaitsiera kopuru interesgarriak izan dituzte:

    Pozik gaude beraz, eskerrik asko guztiei.

Erantzun artikulu nagusiari