Le Trou

via Filmazpit — 2016/12/04 10:37:00 GMT+2

La Santé presondegian 1947an izandako ihesaldi saiakera bat dago Le Trou eleberriaren oinarrian, eta ondorioz, film honetan ere. Sinopsia: Ziega berean dauden lau presok ihes egiteko plana dute, eta zuloa egiten hasten dira. Planak aurrera doazela, 5. preso bat sartzen dute agintariek beraien ziegan, eta horrek tentsioak eta arazoak sortuko ditu.

Zuzendaria: Jacques Becker. Gidoia: Jacques Becker, José Giovanni, Jean Aurel. Jatorrizko eleberria: José Giovanni. Aktoreak: Michel Constantin, Jean Keraudy, Philippe Leroy, Raymond Mennier, Mark Michel, J. Paul Coquelin, André Bervil Izenburua: Le Trou (fr), The Hole (en), La Evasión (es). Herrialdea: Frantzia. Hizkuntza: Frantziera. Imdb

Bi aukera doaz itsatsita. Cage1 izenekoa bat etorriko da bertsio hauekin:

 Le.Trou.1960.720p.BluRay.x264-PublicHD 
 Le.Trou.1960.720p.BluRay.x264-PublicHD (Dual, French Spanish) Marlou Cast
 Le Trou 1960 720p BRRip 1 1GB MkvCage com

Eta bestea Filmazpit-en agertutako originala da.

Zip archive LeTrou.ondo.zip — Zip archive, 51 KB