Berriak | Katalogoa | Espero ditugunak | Foroa | Wikia | Honi buruz

Arrietty (2010)

Luistxo ¦ 2011-09-14 ¦ 11:25 ¦

Arrietty da Japoniako Hayao Miyazaki-ren Ghibli estudioen 2010eko animazio filma. Zuzendaria ez da Miyazaki handia baizik eta Hiromasa Yonebayashi, baina etxearen ezaugarri guztiak ditu: maisutasuna teknikan eta estetikan, poesia eta indarra istorioan, haur eta nagusiak liluratzeko gaitasuna.

Izenburua: Japonieraz, 借りぐらしのアリエッティ, Kari-gurashi no Arietti baina ingelesez Arrietty edo The Secret World of Arrietty edo The Borrower Arrietty izenekin zabaldu izan da. Espainiarako Arrietty y el mundo de los diminutos aukeratu dute, eta frantsesez Arrietty, Le Petit Monde Des Chapardeurs.

Bertsioa: nire azpitituluak bat etorriko dira bertsio hauekin:

 The Borrower Arrietty.2010.BDRip.AC3.x264-LooKMaNe
 The.Borrower.Arrietty.2010.DVDRip.ourhour 

Horietan lehena .mkv formatuko film bat da, Torrentetan aurki daitekeena, eta jatorrizko japonierazko audioarekin dator.

Filmeko pertsonaia multzo batek, ñimiñoek, izen anglo-itxurakoak dituzte itzulpenetan: Arrietty, Pod, Homily, Spiller. Nik japonierazko audiora egokitutako bertsioaren gainean egin dut lan, eta izen horien japonierazko ahoskerara gertuago dauden formak eman ditut euskaraz, geure fonetikarekin ere hobeto ematen baitute: Arieti, Omiri eta Espira. Pod izena lau aldiz agertzen zen itzulpenean, baina audioan behin bakarrik Podo entzuten da, eta aldiz, gainerakoetan emazteak senarrari deitzen dion izen-orde japoniarra agertzen da, Anata, zeina kasu hauetan, bihotza edo maitea bezala itzul daitekeen. Hortaz, Podo bakarra kendu eta hor ere bihotza jarri dut.

Informazio gehiago:

Deskargak: 210

 :  Arrietty_eu.srt.rar 13KB Osoak

Erantzunak

  • Arrietty, azpititulu bikoitzak (es/eu)

    Azpitit ¦ 2014-01-12 ¦ 08:57

    Aproba bat, euskaraz eta gaztelaniaz aldi berean azpitituluak itsatsita. Audio originala japonieraz dute goian adierazitako bertsioek, eta haiekin doa bat hau.

    Informazio gehiago hemen.


    Argazkiak.org | Arrietty, azpititulu bikoitzak © cc-by-sa: Luistxo.F

    Deskarga : Arriety-Bikoitz-es-eu.srt.rar 30KB ()

Erantzun artikulu nagusiari