Berriak | Katalogoa | Espero ditugunak | Foroa | Wikia | Honi buruz

Haxan (1922)

via Filmazpit ¦ 2016-07-08 ¦ 13:52 ¦

Zine mutuaren garaian film interesgarrienetakoak ekoitzi zituen herrialdeetako bat Danimarka izan zen. Carl Theodor Dreyer da zuzendari ezagunena, baina Haxan lanaren egileak ere merezu du aipua. Zinearen historialari batzuek Benjamin Christensen zuzendaria parekatzen dute beste berritzaile batzuekin, hala nola D. W. Griffith, Louis Feuillade, edo Maurice Tourneur.

Filma nolabait sorginkeriaren historia bat da, eta zenbait plano nahasten ditu: datu errealak, fikzioa, haluzinazioak...

Zuzendari eta gidoilaria: Benjamin Christensen. Aktoreak: Benjamin Christensen, Clara Pontoppidan, Oscar Stribolt, Astrid Holm, Maren Pedersen. Ekoizpeneko herrialdeak: Suedia, Danimarka. Hizkuntza (errotuloena): daniera. Iraupena: 122 min. Izenburua: Haxan (Sorgina), sorginkeria mendeetan zehar. Imdb

Erantsitako fitxategietako bat bertsio honekin bat etorriko da:

 Haxan (1922)[DVDRip][big_dad_e].avi

Eta bestea Filmazpit-en agertutako originala da.

Deskargak: 12

 :  Haxan-prest.zip 29KB Osoak