Berriak | Katalogoa | Espero ditugunak | Foroa | Wikia | Honi buruz

Super 8 (2011)

Luistxo ¦ 2011-09-12 ¦ 03:46 ¦

Aretoetako estreinaldia baino lehenago hemen, Azpitituluak.com-en :)

Super 8 da J.J. Abrams-en omenaldi bat Steven Spielbergi. Abrams da Lost telesailaren sortzailea, eta honako honetan, zuzendaria da. Spielberg berriz, produktoreetako bat.

Oso film entretenigarria, gaztetxoekin ikusteko modukoa.

Honako azpidatzi hauek bat datoz bertsio hauekin:

 Super 8[2011]DVDScr XviD-ExtraTorrentRG        
 Super 8 2011 DVDSCR XViD       

Benetako screener bat da, 704 Mb-ko avi bat. Paramount Pictures eta H Stern hitzak daramatza ur marka gisa. Screener bat da zentzu anglofonoan, kalitate oneko kopia bat dela alegia, ez Espainian askotan esaten den bezala, cam edo aretoko grabaketei esaten baitiete screener.

Itxierako kredituetan eszena batzuk daude dialogoarekin baina ez dute azpidatzirik... Horiek osatuko balitu inork, primerakoa, ze merezi du kredituetan itxoitea eta eszena horiek ikustea.

Deskargak: 114

 :  super8-eu2.srt.rar 35KB Osoak

Erantzunak

  • Re: Super 8 (2011), amaierako kredituekin

    Luistxo ¦ 2011-08-21 ¦ 17:43

    Artikulu orijinaleko azpitituluak ordezkatu egin ditut, beste bertsio honekin: super8-eu2.srt

    Aurrekoaren bertsio bererako dira, baina oraingoan, amaierako kredituetako puska liluragarria ere azpitituluekin dago jada.

Erantzun artikulu nagusiari