Berriak | Katalogoa | Espero ditugunak | Foroa | Wikia | Honi buruz

Medici: Masters of Florence (2016- )

Azpitit ¦ 2016-11-03 ¦ 09:48 ¦

Medici: Masters of Florence (2016- )

Italiako ernazimenduan, 15. mendean kokatutako telesaila. Medici familiaren gorabeherak, azken aldian telesail historiko edo ahistorikoetan ohikoa bihurtu den estilo batean kontatua: politika sexu eta indarkeriarekin nahastuta, hain zuzen ere.

Italia eta Erresuma Batuaren arteko ekoizpen bat da, eta ingelesezko ahotsekin grabatua da originala, nahiz eta telebista bidezko lehen emanaldiak italierazko bikoizketarekin ematekoak diren RAI katean 2016ko udazkenean. Dagoeneko, 2. denboraldi bat iragarri da 2017rako.

Telesail sortzaileak: Frank Spotnitz, Nicholas Meyer. Aktoreak: Dustin Hoffman, Richard Madden, Annabel Scholey, Stuart Martin, Brian Cox, Lex Shrapnel, Guido Caprino, David Bradley. Ekoiztetxeak: Lux Vide, Big Light Productions, Wild Bunch TV, Rai Fiction. Imdb

Deskargak: 25

Erantzunak

  • Medici S01, lehen 4 atalak

    via Whitesnakeftw ¦ 2016-11-03 ¦ 09:49

    Lehen denboraldiaren lehen lau kapituluen euskarazko azpidatziak igo ditu OpenSubtitles webgunera whitesnakeftw erabiltzaileak. Hemen itsasten ditugu. HDTV.H264.1080p bertsioetarako dira.

    Deskarga : MediciS01-1234.zip 66KB ()

  • Medici: Masters of Florence S01 osorik (2016)

    via Whitesnakeftw ¦ 2016-11-25 ¦ 09:51

    Hemen telesailaren 1. denboraldi osoa, telebistetan 2016ko udazkenean emana, HDTV.H264.1080p bertsioetarako.

    Lehen denboraldiko aktoreak: Dustin Hoffman, Richard Madden, Annabel Scholey, Stuart Martin, Brian Cox, Lex Shrapnel, Guido Caprino, David Bradley. Zuzendaria (atal guztietakoa): Sergio Mimica-Gezzan.

    Atalak:

    1. Original Sin. Jatorrizko bekatua.
    2. Dome and the Domicile. Kupula eta etxea.
    3. Pestilence. Izurria.
    4. Judgement Day. Epaiketaren eguna.
    5. Temptation. Tentaldia.
    6. Ascendancy. Nagusitasuna.
    7. Purgatory. Purgatorioa.
    8. Epiphany. Epifania.

    Deskarga : MediciS01.zip 133KB ()

Erantzun artikulu nagusiari