JatorrizkoBertsioa.com, azpitituluak partekatzeko aukera berria

Luistxo — 2011/09/08 13:27:00 GMT+2

Duela urte pare bat jarri nuen martxan honako ekimen hau, Azpitituluak Euskaraz, eta benetan pozten naiz beste ekimen bat ere sortu dela jakin dudanean: JatorrizkoBertsioa.com, horra iragarpena Sustatun.

Erdaraz ere azpitituluen webgune bat baino gehiago dago, eta fitxategiek zirkulatzen dute batetik bestera, eta baita nazioarteko biltegietara. Euskaraz ere, toki batean baino gehiagotan badaude azpitituluak, hobeto, errazago gauzak aurkitzeko eta partekatzeko.

Azpitituluak.com-en ez da telesail askoren materialik agertu, gehiago filmak, eta hortaz JatorrizkoBertsioa.com-en telesailetan egiten bada lan, hainbat hobe!

Ongi etorri JatorrizkoBertsioa.com !