Berriak | Katalogoa | Espero ditugunak | Foroa | Wikia | Honi buruz

Jeremiah Johnson (1972)

Luistxo ¦ 2011-09-10 ¦ 09:13 ¦

Jeremiah Johnson da 1972ko film bat, Sydney Pollack-ek zuzendua eta protagonistatzat Robert Redford duena. Natura eta gizakia, hori da koxka, ez da gauza asko gertatzen, baina ederra da filma. Nagusiki Utah estatuko parajeetan filmatu zen AEBetan, eta Redford hain geratu zen inguruekin maitemindua non eta arrantxu bat erosi zuen Utah-n, eta haren inguruan Sundance izeneko film independenteen zinemaldia ere antolatu izan duen harrezkero.

Zuzendaria: Sydney Pollack. Gidoia: Vardis Fisher, Raymond W. Thorp, Robert Bunker, John Milius, Edward Anhalt, David Rayfiel. Aktoreak: Robert Redford, Will Geer, Delle Bolton, Josh Albee, Joaquín Martínez, Allyn Ann McLerie. Izenburua EHn: Jeremiah Johnson (en, fr), Jeremías Johnson (es), Las aventuras de Jeremiah Johnson (es). Estekak: Wikipedia | IMDB

Azpititulu hauek daude sinkronizatuta bertsio honetarako:

 Jeremiah Johnson (1972) DVDRip (SiRiUs sHaRe)

Ingelesezko hitzentzat dira azpidatziak. Frantsesez eta (ustez) hizkuntza indiar batzuetan dauden tarteek ez dute azpititulurik.

Deskargak: 100

 :  Jeremiah-eu601.srt.rar 15KB Osoak