Bored to Death (2009-2011)

JatorrizkoBertsioa.com-etik — 2011/10/10 08:29:00 GMT+2
Urtea

Bored to Death da telesail komediko bat, HBO kateak ekoiztua 2009. urtetik aurrera. 2011. urteko udazkenean 3. denboraldia da hastekoa. 25 minutuko atalak dira. Telesailaren sortzaila da Jonathan Ames; eta aktore nagusiak, Jason Schwartzman, Zach Galifianakis eta Ted Danson.

Fitxategirik ez
Luistxo dio:
2011/11/12 08:31

Lehen denboraldia osorik, 8 atalekoa, 2009. urtekoa.

Azpititulu hauek agertu ziren JatorrizkoBertsioa.com-en eta atalak ikusten hasteko torrentetik jaitsi nituen lehen denboraldikoak, hemendik. Baina ez batean ez bestean ez zegoen bertsioei buruzko informaziorik, eta detektibe lan pixka bat egin dut, eta sinkronizazio batzuk ere bai. Azkenean, bilduma honetan bertsio hauek dituzu, hain zuzen bat datozenak torrent horrekin:

  1. atala (Stockolm-eko sindromea) HDTV.XviD-NoTV
  2. atala (Alanon kasua) HDTV.XviD-NoTV
  3. atala (Desagertutako gidoiaren kasua) HDTV.XviD-NoTV
  4. atala (Lapurtutako skatearen kasua) HDTV.XviD-SYS
  5. atala (Uso zuri bakartiaren kasua) HDTV.XviD-NoTV
  6. atala (Xantaiagile ederraren kasua) HDTV.XviD-NoTV
  7. atala (Lapurtutako espermaren kasua) HDTV.XviD-SYS
  8. atala (Amore eman) HDTV.XviD-NoTV

Hauen artean lau sinkronizazio berriak dira JatorrizkoBertsioa.com-ekoekin alderatuta, baina lau original horiek ere gehitu ditut konprimitutako fitxategira (hala ere, ez dakit zein bertsiori dagozkien).

Disfrutatu, komedia newyorktar sexy bat da, bis komiko handia duten hiru aktorerekin.



Deskargatu
JatorrizkoBertsioa.com-etik dio:
2011/11/12 09:03

Bigarren denboraldia da hau (S02), osorik, 2010ekoa:

    1. atala (Ziegatik ihesaldia)
    2. atala (Azkar ibili, Fitzgerald)
    3. atala (Gowanus kanalak gonorrea dauka)
    4. atala (Jainko ero bat bezala bizi izan naiz)
    5. atala (Berrogeita bi bertikala!)
    6. atala (Administrazio-akats tamalgarriaren kasua)
    7. atala (Gaztelutik ihesean)
    8. atala (Super Ray hilkorra da)   

Azpititulu hauek JatorrizkoBertsioa.com-en azaldu ziren eta bertsio honetarako daude sinkronizatuak: HDTV.XviD.FQM



Deskargatu
via JatorrizkoBertsioa.com dio:
2012/05/19 16:31

Aurreko denboraldiak bezala, JatorrizkoBertsioa.com webgunean hasi ziren Bored to Death-en hirugarren denboraldiarekin, baina bi ale euskaratu ondoren, ez da beste materialik agertu han. Gune hartako azken aktibitatea 2011ko azarokoa da. Sei hilabeteren buruan, ematen du hila dagoela.

Fitxategi erantsian, beraz, S03E01 eta S03E02 atalak daude, bertsio honetarako sinkronizatuak biak: 720p.HDTV.x264



Deskargatu