Azpitituluetako nobedadeak jakiteko, e-posta bidezko buletina martxan

Azpitit — 2011/11/04 09:05:00 GMT+2

Azpitituluak.com-eko nobedadeen berri jasotzeko, e-posta bidezko buletin bat jarri da martxan.

Harpidetu zaitez, eta nobedadeak daudenean, ohar bat jasoko duzu postontzian, izenburuan Azpitituluak.com ekarriko duena (filtratu nahi bazenu).

Spam arriskurik ez dago:

  • Nobedadeak dauden egunetan bakarrik banatzen da buletina.
  • Ez badago nobedaderik, mezurik ez.
  • Egun batean berritasun bat izan beharrean, dozena bat badira, lasai, mezu bakarra banatuko da.
  • Google-ren Feedburner zerbitzuaren bidez dago antolatua: harpidetza nahi duzunean eteteko erraztasun eta garantia.

Hemendik egin dezakezu harpidetza. Albo zutabeko aukeretan ere jarri dugu esteka. Beste harpidetza moduak ere martxan daude noski, RSS jarioa, eta Facebook-eko taldea, baina azken hori badakizue, batzuetan FBko zure ikuspegian ikusiko dituzu abisuak, beste batzuetan ez (buletina edo RSS-a seguruagoak dira).