Twitterren ere bagaude orain: @azpitituluak

Azpitit — 2011/11/27 14:22:00 GMT+1

Orain Twitter bidez ere jarraitu dezakezu Azpitituluak.com-eko jarduna: @azpitituluak

Hortxe gaude. Atento egongo gara gainera aipurik bada, edo saiatuko da Luistxo webmasterra, bederen. Jarraipena egiteko era hau gehitzen zaie beste harpidetza modu hauei:

Bide batez, logoa edo irudi korporatiboa edo super-zeozer bat estreinatu dugu, A eta Z letrak batzen dituen irudi hau:

Azpitituluak.com-eko izpirituarekin bat eginez, ez da originala noski, baizik eta moldatutako kopia bat. Zehazki, Olivetti etxeak Graphis aldizkarian 1964an argitaratu zuen iragarki batekoa da irudia.