Fargo

Filmazpit-etik — 2011/12/06 22:03:00 GMT+2
Urtea
1996

Jerryk (William H. Macy) aitaginarrebaren auto-saltokian lan egiten du, eta diru premian dago. Pentsatuta zeuzkan plan guztiek huts egin ostean, bi gaizkilerekin zita egingo du Fargo herrian, eta haiek kontratatuko ditu bere emaztea bahitzeko eta aitaginarrebari erreskatea eskatzeko. Baina gauzak ez dira ondo aterako, eta sekulako sarraskia gertatuko da. Marge Gunderson polizia-buruak (Frances McDormand), zazpi hilabeteko haurdun, ikertuko du kasua tinko eta sen onez.

Zuzendaria: Joel Coen. Gidoia: Joel eta Ethan Coen anaiak. Antzezleak: William H. Macy, Steve Buscemi, Frances McDormand, Peter Stormare, Kristin Rudrüd. Ekoizpena: PolyGram Filmed Entertainment / Working Title Films. Argazkia: Roger Deakins.

Bi aukera doaz erantsita. Filmazpit izeneko SRT-a bat etorriko da bertsio honekin:

 Fargo.DvDRip.Eng-FxM 

Eta BRrip izenekoa, berriz, beste hauekin:

 Fargo 1996 720p BRRip zeberzee
 Fargo - KickASS (MicroStar RG)
 fargo[1996]720p brrip x264 - kickass (microstar rg)
 Fargo (1996)-HHU.mkv

Donostiako Zinemaldian proiektatu zen eta harako egindako azpitituluak Filmazpit-en kargatu dituzte sarera orain.

application/rar FargoEusk.rar — application/rar, 57 KB
Azpitit dio:
2013/09/05 10:06

Sinkronizazio berria gehitu diogu Coen anaien film bikainari. BRrip bertsio zenbaitekin bat etorriko den beste SRT bat.