Berriak | Katalogoa | Espero ditugunak | Foroa | Wikia | Honi buruz

Ilha das Flores

Luistxo ¦ 2011-12-09 ¦ 11:54 ¦

Brasileko film labur honek, Berlineko 1990 jaialdian film labur onenaren saria irabazi zuen, eta orduko egoera islatzen badu ere, gaur eguneko munduko hainbat tokitako ere balio du, oso gutxi aldatu dira gauzak eta.

Zuzendari eta gidoilaria: Jorge Furtado. Ekoizleak: Nora Goulart, Monica Schmiedt. Narrazioa: Paulo José. Nazionalitatea: Brasil. Hizkuntza: Portugesa. Urtea: 1989. Iraupena: 12 min 31 seg.

Gaztelaniaz ikusi daiteke Youtuben (Leire Narbaizak bere blogean jaso zuen), edo azpititulu erdarazkoekin ere bai original brasildarra, baina azpititulu euskaldun batzuk merezi zituelakoan, hemen doaz. Torrentetan aurki daitekeen 355 Mb-ko Avi-arekin datoz bat hauek.

Deskargak: 100

 :  ilha-eu.srt.rar 5KB .

Erantzunak

  • Re: Ilha das Flores

    Azpitit ¦ 2012-11-23 ¦ 12:49

    Argiak bere multimedia atalean eta Youtuben kargatu du film laburra, hemengo azpitituluak irudian integratuz. Eskerrik asko!

Erantzun artikulu nagusiari