Star Wars Episode VI - Return of the Jedi

Elkarlanean — 2013/07/27 16:35:00 GMT+1

Izarren Gerrako lehen trilogiaren itxiera izan zen Jediaren Itzulera. Gerora, beste hiru prequel edo hasierako filmekin istorioa osatzea erabaki zutenean, 6. atala edo Episode VI etiketa ere jarri zioten Return of the Jedi honi. Film honetan, Herio-Izar berria berria eraikitzen ari da Inperioa, eta Endor izeneko ilargi/planeta baten azaleran eta orbitan gertatuko dira gertakari erabakigarriak.

Zuzendaria: Richard Marquand. Ekoizleak: Howard Kazanjian, George Lucas, Rick McCallum. Gidoia: Lawrence Kasdan, George Lucas (istorioa). Musika: John Williams. Aktoreak: Mark Hamill, Harrison Ford, Carrie Fisher, Billy Dee Williams, Ian McDiarmid, David Prowse. Estekak; Imdb | Rotten tomatoes

Azpitituluak bat etorriko dira bertsio honekin:

 VI-Return.Of.The.Jedi[1983]DvDrip-aXXo

Zeina topatuko duzuen bilduma honen barruan:

 Star.Wars.I-VI.Collection.DvDrip-aXXo 

Izatez, bertsioa 1997ko berredizio digital bat da, eta pertsonaia batzuen gehikuntza digitalak dakartza, 1983ko bertsioarekin alderatuz. Azpititulu hauen euskaratzea Igor Leturiak hasi zuen 2011n eta Ekialdek osatu du lana 2013an. Leturiak euskarazko audio bertsio baten askatzea osatzeko prestatu zituen azpititulu haiek, eta orduan kargatu zen testua beherago erantzun gisa berrezarri dugu orain.

application/rar StarWarsVI-801-eu.srt.rar — application/rar, 22 KB
Ekialde dio:
2013/07/26 11:38
Trilogiaren azkena, episode VI, The Return of The Jedi, Jediaren itzulera, osorik euskaratu dut. Hor aipatzen den bertsioarekin doa sinkroinizatua.
Azpitit dio:
2013/07/27 19:30

(beheko testu hau 2011n kargatu genuen Azpitituluak-era, orain hemen erantzun gisa utzi dugu, moldatuta, filma bat bederen osatu delako, eta gainerakoa, "osatzekoa" baino gehiago, 1. filmeko edo Episode IV-eko lerro bakan batzuk baizik ez direlako)

Igor Leturiak egindako lan bikaina izan zen duela hilabete batzuk Star Wars lehen trilogiako hiru filmak, euskarazko audioarekin, sareratzea. DVDetako irudia, eta ETBko emanaldi zahar batzuetako audioa elkartu zituen, eta Euskal Encodings-en bidez banatu.

Hala ere, nonbait, audio zati batzuk falta ziren, eta horietarako Leturiak SRT formatuko azpitituluak sortu zituen. (lehen trilogiako azkena, Star Wars Epidosde V - Return Of The Jedi - 1983, osatua dago jada, eta azpititulu batzuk daude hemen gordeta lehen trilogiako lehenekoak, Star Wars Episode IV - A New Hope - 1977)

Osatzeko dauden hauek bateragarri dira Torrentetan aurki daitekeen multzo handi honetako filmekin: Star.Wars.I-VI.Collection.DvDrip-aXXo Zehazki, honeekin:

 IV-A.New.Hope[1977]DvDrip-aXXo

Eskerrik asko, Igor, egindako lanagatik.

Azpitit dio:
2015/07/28 11:29

Osatua geratu da Jediaren Itzulerak bururatu zuen trilogia: Lehen Star Wars originala eta Inperioaren Kontraerasoa euskaraz.