Berriak | Katalogoa | Espero ditugunak | Foroa | Wikia | Honi buruz

Blog ilustratua da hau orain

Azpitit ¦ 2011-12-11 ¦ 17:38 ¦

Blog ilustratua da hau orain

Hemendik aurrera, blog ilustratua izango da azpitituluen hau. Filmen kartelak edo irudiak gehitzeko lan pixka bat hartuko dugu, dotoreago gera daitezen sarrerak.

Source: Uploaded by user via Azpitituluak on Pinterest

Irudi hauen biltegia hemen bertan sortzea astun samarra zen honek duen azpiegitura teknikorako, eta horregatik, Pinterest zerbitzuan joango da osatzen irudi-bilduma, eta handik kapsulatuko ditugu irudiak hona. Trailerren bildumatxo bat ere utzi dugu bertan, bide batez.

Irudi gehienak kartelak edo promozio irudiak izango dira, baina baita fan art esaten den hori; hau da, zaletuek beren kasa filmeentzako sortutako irudi ez ofizialak, hala nola hau::

Source: behance.vo.llnwd.net via Azpitituluak on Pinterest

Matrix trilogiakorik ez dago gure bilduman oraingoz, baina lan polita iruditu zaigu, Andoni Santiago @Gerkoon grafista euskaldunarena, eta hortxe duzue erakusgarri.

Azpitituluak igotzen dituzunean karga orritik aukera duzu beraz beste nonbait dagoen irudia img-src HTML aginduaren bidez sartzeko.

Erantzunak

  • Bideoz edo irudiz ilustratzeko sarrerak

    Azpitit ¦ 2012-04-13 ¦ 12:37

    Orain, bideoak ere gehitu daitezke (trailerrak edo pasarteak), bederen Iframe HTML aginduaren bidezkoak, Youtubek kapsulatzeko aukerarekin ematen dituenak bezalakoa. Adi: moldatu zabalera 475 pixeletara.

    Img irudien kasuan ere, adi neurriei. Ilustrazio horizontalen kasuan, gehienezko zabalera gomendatua 475 pixelekoa da, eta irudia bertikala bada, ez kargatu 400 pixel baino zabalagorik arren (erabili width parametroa HTML badakizu).

Erantzun artikulu nagusiari