Azpitituluak Top 2011, lagundu urteko onena aukeratzen!

Azpitit — 2011/12/18 09:55:00 GMT+1

Top 2011 guztiak egiteko garaian, zinemakoak ere ohikoak dira, eta egin dezagun geuk geurea! Azpitituluak Top 2011 INKESTA IREKIA

Euskarazko azpitituluekin agertutako 2011ko film onena (2010eko batzuk ere bai zerrendan, estreinaldiz 2011koak baitira geurean): ez du axola ez badituzu euskarazko azpitituluekin ikusi, zuk ikusi dituzunak baloratu izarrekin (3, 2, edo 1); boto negatiboarekin (eskasa iruditu bazaizu), edo besterik markatuz ez baduzu baloratzen edo ez baduzu ikusi. Filmak baloratzen ditugu, ez hemengo azpitituluen kalitatea: horretan, ahalegin guztiak dira onak guretzat.

Nominatuen zerrenda bat dago, 2011ko balantze edo top batzuetan ikusitakoekin, eta baita urte hasierako estreinaldi sonatu batzuekin (Oscarretakoak eta, baina geurean 2011n estreinatuak). Hauxe da zerrenda, ordena alfabetikoan:

 127 hours
 Another Earth
 Arrietty
 Attack the Block
 Black Swan
 Cave of Forgotten Dreams 
 Drive
 Essential Killing
 Haevnen (in a better world)
 Incendies
 Jodaie Nader Az Simin (A Separation) 
 Jusan-nin no Shikaku (13 Assassins) 
 Le gamin au velo
 Les petits mouchoirs 
 Melancholia
 Midnight in Paris
 Misterios de Lisboa
 Pina
 Rise of the Planet of the Apes 
 Super 8
 The Tree of Life
 True Grit
 Uncle Boonmee Who Can Recall His Past Live

Inkestan alor huts bat ere laga dugu beste proposamen batzuetarako. Errepasatu gure aurkibidean 2010/2011 datak dituztenak, besteren bat bururatzen bazaizu. Beste toki batzuetan argitaratu diren Top2011 horiek lagunduko dizute agian, LivingCinema-n bilduma bat daukate.

Bete inkesta hemen eta zabaldu honen berri Twitter eta Facebook eta abarretan.