Berriak | Katalogoa | Espero ditugunak | Foroa | Wikia | Honi buruz

Armadillo (2010)

Filmazpit-etik ¦ 2011-12-22 ¦ 08:28 ¦

Afganistango gerraren inguruko dokumentala. 2009ko otsailean, daniar soldadu gazte batzuk, Janus Metz dokumentalistak eta talde txiki batek lagunduta, haien aurreneko misioa betetzera bidali dituzte: Armadillo kanpamentua, Helmand probintzian, Afganistanen, talibanen posizioetatik kilometro eskas batera. Bertako biztanleei laguntzeko daude han, ustez. Egoera konplikatzen hastean, ordea, soldaduak zinikoago bihurtzen dira. Lurralde harekin eta hango biztanleekin ia batere zerikusirik ez dutela jabetu ahala, handitzen dira etsipena, paranoia, mesfidantza, alienazioa.

Zuzendaria: Janus Metz. Ekoizpena: Ronnie Fridthjof, Sara Stockmann, Fridthjof Film Doc. Herrialdea: Danimarka.

Bi aukera erantsitako fitxategian. Bata, Filmazpit-eko originala; eta bestea, FXG izenekoa, bertsio honetarako egokitua:

 Armadillo[2010]DvDrip[Danish]-FXG

Info gehiago: Wikipedia / Webgune ofiziala / IMDB

Deskargak: 82

 :  Armadillo-eus.rar 56KB Osoak