Pelikulen aurkibide alfabetiko eta kronologiko berria

Azpitituluak.com, Luistxo — 2012/01/10 17:58:00 GMT+1

Aurkibide konpletoagoa dauka orain Azpitituluak.com-ek. Berezko ikuspegian, film berriak kargatu ahala agertuko dira zerrendatuta, baina horrez gain, aurkibide alfabetiko bat ere jarri dugu (horra, adibidez, A, C edo zenbakiz hasten direnak); eta urteen araberako sailkapen kronologiko bat ere bai (zaharrena 1928koa dugu; berrienak, iazkoak oraingoz, 2011koak).

Aurkibide hau film osoei dagokie (laburmetraiak eta dokumentalak barne); beste antolaketa bat daukate telesailek.

Bilaketak eta indexatze gehigarriek (alfabetikoak, urteen araberakoak) aurkikuntza laguntzen dute dexente, espero dut. Bereziki Mikel Larreategi lagunak honetan egindako lana eskertu nahi dut.