Hasiera | Bloga | Foroa | Wikia | Azpitituluen aurkibidea
Golde Globes sariak 2012
Azpitit ¦ 2012-01-16 ¦ 09:11 ¦
Atzo eman zituzten Los Angelesen Urrezko Globoak. Zine sariak Oscarren aurrekaritzat hartzen dira (urtarrilean Globoak, otsailean Oscarrak), baina kasu honetan telebistako fizkiozko sailen sariak ere ematen dituzte Golden Globes-etan.
Euskaratutako lanik ere bada sarituen artean, eta honako hauek dira. Pelikuletan:
- Nader eta Simin, banaketa. Ingelesez ez den film onena. Irangoa.
- Midnight in Paris. Gidoi onena, Woody Allen.
- Beginners. Gizonezko aktore ez protagonista onena, Christopher Plummer.
Eta telesailetan:
- Mildred Pierce. Emakumezko aktore onena, Kate Winslet.
- Game of Thrones. Gizonezko aktore ez protagonista onena, Peter Dinklage.
Dena den, lanik sarituenak izan dira batzuk ez daudenak gure datubasean oraingoz. Filmetan 3 sari The Artist-entzat eta 2 The Descendants-entzat.(film) Eta telesaileta, 2 sari Homeland-entzat.
Hona hemen irabazleen eta nominatuen zerrenda osoak.