Berriak | Katalogoa | Espero ditugunak | Foroa | Wikia | Honi buruz

Lady Oscar (1979)

via Filmazpit ¦ 2012-01-17 ¦ 13:11 ¦

Jacques Demyk zuzendutako film hau, manga komiki japoniar baten adaptazioa da. Versaillesko larrosa komikian kontatzen da, beraz Oscar Françoise de Jarjayes-en fikziozko istorioa: neska jaio zen, baina aitak mutila nahi zuenez, gizonezkoaren izena eman eta mutil bat bezala hazi zuten, ofizial bihurtu arte Marie Antoinette erreginaren zerbitzura. Frantziako monarkiaren azken urteetan dago kokatua istorioa, Iraultzaren atarian.

Zuzendaria: Jacques Demy. Ekoizlea: Mataichiro Yamamoto. Gidoia: Jacques Demy, Patricia Louisianna Knop. Jatorrizko istorioa (manga komikia): Riyoko Ikeda. Aktoreak: Catriona MacColl, Barry Stokes, Christine Bohm, Jonas Bergstrom. Herrialdea: Japonia - Frantzia. Jatorrizko hizkuntza: Frantsesa.

Erantsitako fitxategian hiru bertsio doaz. Bat Filmazpit-eko originala eta beste biak, bertsio hauetarako egokituak:

 Lady Oscar - Jacques Demy[EN][1978]
 Lady Oscar (Jacques Demy, 1980) DVDRip Xvid Ac3 Dual 

Bi bertsio horien fitxategi izenetan 1978 eta 1980 urteak ageri arren, filma 1979koa da. Bi bertsioetan lehenak audioa ingelesez du (ez frantsesezko originala, beraz). Bestea, berriz, bi zatikoa da, eta hortaz 1-2 zenbakitutako bi SRT doaz fitxategian. Donostiako 2011ko Zinemaldian proiektatzeko euskaratu zen, eta Filmazpit-ek jarri zituen gero azpidatziak sarean.

Deskargak: 87

 :  LadyOscar-eus.rar 111KB Osoak