Chico y Rita

Luistxo — 2012/01/31 07:05:00 GMT+1
Urtea
2010

Javier Mariscalen marrazkigintzak eta estilismoak definitzen du animazioko film hau. Pertsonaiak ageri diren eszenak aktoreekin errodatu ziren, eta gero ordenagailuen laguntzarekin egin ziren irudiak. 2012ko Oscarretan, animazio film onenerako hautagaia da.

Laburpena: maitaleak dira Chico Valdés eta Rita La Belle kantaria, biak Kubakoak. Haien bizipenak Habana, Paris eta New York-en gertatzen dira, musika latinoaren urrezko aroan. Irudietan 1940ko eta 1950eko hamarkadetako Hollywoodeko zinemari hainbat omenaldi egiten zaio.

Zuzendariak: Javier Mariscal eta Fernando Trueba. Gidoia: Fernando Trueba. Grafismoa: Javier Mariscal. Musika: Bebo Valdés. Esteka: Wikipedia

Hizkuntzak: Gaztelaniaz, ingelesa. Euskarazko azpidatziak bakarrik dira ingelesezko pasarteetarako, gainerakoan, saiatu gaztelania kubatar hori jarraitzen. Soinu original hori mp4 honetan aurkitu dut:

 Chico & Rita 2010 BRRip 720p H264 DXVA-MXMG

Bertsio horrek gaztelaniazko pasarteetarako ingelesezko azpidatzi erreak ditu, bestalde.

application/rar ChicoRita-eus.srt.rar — application/rar, 3 KB