Exit Through the Gift Shop

X10 — 2012/03/22 22:05:00 GMT+2
Urtea
2010

Banksy street artist-ak zuzendutako film honek dokumental itxura izan arren batzuek dokumental faltsuen kategorian sailkatzen dute.

Thierry Guetta, Los Angelesen bizi den frantsez ero xamar bat dauka protagonistatzat eta filmak Thierryk street art-aren munduarekin duen lehen kontaktutik erabateko murgilketarainoko jarraipena egiten du.

Exit Through the Gift Shop (2010)DVDRip Xvid -EMU bideo fitxategiarekin bateragarria da.

application/rar Exit_Through_eu.rar — application/rar, 34 KB
Luistxo dio:
2012/03/23 13:46

Nor hobe Euskalbanksy baino hau euskaratzeko! Eskerrik asko X10, lan honengatik. Benetan film gomendagarria. Diozun bertsio horretaz aparte, beste bi hauekin ere bateragarri izango dira zure azpidatziak (lehenarekin, ziur; bestearekin baiezkoan nago):

 Exit.Through.the.Gift.Shop.2010.READNFO.DVDRip.XVID-TASTE
 Exit Through The Gift Shop 2010 BRRip A Release-Lounge H264

Bestalde, webmaster gisa libertatea hartu dut sarrera filmaren kartel originalarekin ilustratzeko.

X10 kale artista eta film honen euskaratzaileari pista jarraitu nahi duzuenontzat hemen dituzue bere Flickr, Twitter eta Pinterest helbideak.

Azpitit dio:
2014/05/30 15:12

Argiaren Multimedia atalak bere webgunean jarri du film hau, Irteera Opari Dendatik, azpitituluekin batera zuzenean ikusteko online. Oso ondo.