Immortel (Ad Vitam)

Luistxo — 2012/04/27 18:16:00 GMT+1

Enki Bilal komikilariaren unibertsoa, film bihurtuta, beraren zuzendaritzapean. Nikopol trilogiako lehen bi liburuen (La Foire aux immortels eta La Femme piège) trasposizio bat da, bereziki lehenarena, baina Paris futurista batean izan beharrean, estralurtarrak eta jakinko egipziarrak New York hirian dabiltza. Errealizazio, gidoi eta efektu digitalen aldetik (aktoreak eta 3d animazioa nahasten dira) biribila izatetik urrun dago, baina Bilalen iruditeria eta anbientazioaren espiritu hipnotikoa ondo hartua dago. Bilal eta Moebius eta komikilari klasiko handien zaletuentzako gomendagarria.

Sinopsia: Horus jainko egipziarra hilezkortasuna galtzear dago, baina gizakiekin nahastuko da azken abentura batean, etorkizuneko New York haluzinatu batean. Horusen atzamarretan atrapatuta ibiliko dira Nikopol erreboltaria kriogenizaziotik askatu berria, eta Jill ile urdineko ustezko emakume interesgarria.

Zuzendaria: Enki Bilal. Jatorrizko komikiak: Enki Bilal. Gidoia: Enki Bilal, Serge Lehman. Aktoreak: Linda Hardy, Thomas Kretschmann, Charlotte Rampling. 3D animazioa: Duran Animation Studio, Quantic Dream (aktore mugimenduen kaptura). Herrialdea: Frantzia. Hizkuntza: ingelesa. Izenburua: Immortal den arren titulu ingelesa, hemen gordetzeko, produkzio frantsesa izanik, frantsesezko erreferentziarekin markatuko dugu. Estekak: Wikipedia (fr) | Rotten tomatoes (en) | IMDB

Azpitituluak bat etorriko dira bertsio honekin: Immortel.2004.x264.DTS-WAF.mkv

Zip archive Immortel.2004.x264.DTS-WAF.srt.zip — Zip archive, 25 KB