The Dyatlov Pass Incident

via Filmazpit — 2016/11/10 12:55:00 GMT+2

Mendigoizaletasunaren historian benetan gertaturiko istripu larri bat da Diatlov pasabidekoa; Ural mendietan gertatu zen Errusian 1959an. Bederatzi lagun hil ziren egoera argitu gabekoetan, eta ondorioz, teoria fantastikoetarako bidea ere eman zuen hark: Yeti erako kontuak eta beste batzuk. Film hau kontu hartan oinarritutako fikzioa da, baina gaur egungo Errusiara ekarria dago akzioa eta misterio paranormala. Found footage estiloan grabatua, kamera amateurrek grabatutakoa aurkitu eta editatu izan balitz bezala.

Zuzendaria: Renny Harlin. Gidoia: Vikram Weet. Aktoreak: Gemma Atkinson, Richard Reid, Matt Stokoe, Holly Goss, Luke Albright. Ekoizpeneko herrialdeak: AEB, Erresuma Batua, Errusia. Hizkuntza: ingelesa. Bi izenbururekin zabaldu izan da ingelesez: The Dyatlov Pass Incident eta The Devil's Pass. Beste izenburu batzuk: El paso del diablo (es), Dyatlov Pasabideko Gertakaria (eu). Imdb

Bertsio hauetarako:

 The Dyatlov Pass Incident 2013 1080p BluRay x264-YIFY
 The Dyatlov Pass Incident 2013 720p BluRay x264-YIFY
 The Devil's Pass / The Dyatlov Pass Incident (2013) 720p BrRip x264 - YIFY

Azpidatzi hauek agertu ziren Filmazpit-en.