Berriak | Katalogoa | Espero ditugunak | Foroa | Wikia | Honi buruz

Choejongbyeonggi Hwal (Gezien guda) (2011)

Azpitit ¦ 2012-07-05 ¦ 07:13 ¦

Korea 17. mendean, gezilari baten borroka Mantxuriako inbaditzaileen aurka. Nam-yi gezilaria, honen arreba eta haren senar ezkonberria zintzoen aldean; Mantxuriako printze bat eta bere jenerala gaiztoen aldean. Uztaiak eta geziak dira borroka espektakularretako tresnak.

Zuzendari eta gidoilaria: Han-min Kim. Aktoreak: Park Hae-il, Ryoo Seung-yong, Moon Chae-won, Kim Moo-yeol, Park Ki-woong. Izenburua: 최종병기 활 / Choejongbyeonggi Hwal (kr), Gezien guda (eu), ingelesez bi izenburu zabaldu izan dira, War of the Arrows eta Arrow, The Ultimate Weapon. Herrialdea: Hego Korea. Hizkuntzak: koreera, mantxuera. Trailerra: Gure Pinteresten. Estekak: Wikipedia | IMDB

Azpitituluak bat etorriko dira bertsio honekin:

 Arrow.The.Ultimate.Weapon.2011.HDRip.XviD.AC3-JSB

Azpitituluen sinkronizazio bat zuzentzen hasi zen Bor-Bor 2012an, eta Ekialdek osatu du lana 2014an.

Deskargak: 232

 :  geziengudaeus.zip 55KB Osoak

Erantzunak

  • Re: Choejongbyeonggi Hwal (Gezien guda)

    Garuna bor-bor ¦ 2012-07-15 ¦ 08:53

    Aupa, hau da nik eskuratutakoa Arrow.The.Ultimate.Weapon.2011.HDRip.XviD.AC3-JSB, audioa korearrez duena. Azpitituluak bersinkronizatzen saiatu nintzen baina 18. minututik aurrera sinkronizazioa galtzen da berriro. Pentsatzen dut kopia honek metraje ezberdina duela. Atxikiko dizuet nik egokitutako azpitituluak lagungarri bazaizue.

    Izan ongi!

  • Re: Choejongbyeonggi Hwal (Gezien guda)

    Ekialde ¦ 2014-02-26 ¦ 11:46

    Garuna Borborrek hasitako sinkronizazioa amaitu dut, eta testua zuzendu ere egin dut. Beraz, bertsio honetarako da hau: Arrow.The.Ultimate.Weapon.2011.HDRip.XviD.AC3-JSB

  • Re: Choejongbyeonggi Hwal (Gezien guda)

    Azpitit ¦ 2014-02-28 ¦ 12:32

    Eskerrik asko Bor-bor eta Ekialde, Koreako akzio film bizi hau ondo osatuta geratu da orain zuen ekarpenekin.

Erantzun artikulu nagusiari