Howl

Luistxo (Guest star: Harkaitz Cano) — 2012/07/22 07:25:00 GMT+1

Allen Ginsberg-en lehen liburua izan zen Ulua eta beste poema batzuk. Auzitegietan salatu zuten lizunkeriagatik, eta epaiketa izan zen. Epaiketa hori, Ginsberg-en historia, eta batez ere, poema bera, Howl/Ulua, kontatzen du filmak, James Francok ederto errezitatua, batzuetan taberna batean, besteetan animazioarekin lagunduta.

Howl itzulia zegoen euskarara, Harkaitz Canori esker. Eta baimena eskatu nion azpidatzietan sartzeko bertsoak. Ez hori bakarrik: filman ageri diren bi poema, Uluari oin-oharra eta amaierako blues-a, lantxo honetarako itzuli ditu Canok. Eskerrik asko, Harkaitz. Gainera Uluari Oin-oharra Mikropilulak blogean argitaratu da.

Fitxa. Zuzendari eta gidoilariak: Rob Epstein, Jeffrey Friedman. Aktoreak: James Franco, Jon Hamm, David Strathairn, Mary-Louise Parker, Jeff Daniels. Animazioa: The Monk Studios. Estekak: Rotten tomatoes | Imdb

Erantsitako artxiboan bi azpidatzi daude, euskarazkoa eta ingelesezkoa, bertsio hauetarako bateragarriak biak:

 Howl[2010]DvDrip[Eng]-FXG.avi
 Howl.2010.Dvdrip.Xvid-Amiable
 Howl{2010}DVDRIP.Jaybob

Filmeko poema guztien testuak ere, ingelesez eta euskaraz, erantsitako artxiboan doaz.

application/rar Ulua.rar — application/rar, 104 KB