Berriak | Katalogoa | Espero ditugunak | Foroa | Wikia | Honi buruz

Cesare Deve Morire (2012)

Luistxo ¦ 2012-09-10 ¦ 19:13 ¦

Zuzendari eta gidoilariak: Paolo eta Vittorio Taviani. Jatorrizko antzezlana: Julius Caesar, William Shakespeare. Musika: Giuliano Taviani, Carmelo Travia. Aktoreak: Salvatore Striano, Cosimo Rega, Giovanni Arcuri, Antonio Frasca, Juan Dario Bonetti. Estekak: Rotten tomatoes, Wikipedia (lat.).

Napoliko espetxe bateko presoek antzezpena egingo dute: Julio Zesar, Shakespeare-rena. Benetako protagonistak dira presoak, eta dokumentalaren eta lan dramatiko bikoitz baten arteko nahasketa intentso bat da Taviani anaien film hau. 2012ko Berlinaleko Urrezko Hartza irabazi zuen, sari nagusia alegia; eta 2012ko Donostiako Zinemaldira dator Zabaltegi Perlak sailera.

Azpitituluak bat etorriko dira bertsio hauekin:

 Cesare Deve Morire Sonata Premiere
 Cesare.Deve.Morire.2012.iTALiAN.DVDRip.XviD-C0P[MT] 

Jaitsi eta ikusi. Neuri asko gustatu zait, inpaktatu egiten duen film bat da.

Deskargak: 103

 :  Cesare-eus.srt.rar 21KB Osoak

Erantzunak

  • Cesare Deve Morire eta Barrura Begiratzeko Leihoak

    Luistxo Fernandez ¦ 2012-09-11 ¦ 09:15

    Filmaren itzulpenaren fitxan ez nuen beste komentariorik egin nahi, baina uste dut erantzun batean ondo gera daitekeela jarraian datorrena.

    Txiripaz aukeratu nuen film hau, ez presoen gaiarengatik. Zinemaldia zetorrela-eta, begira egon nintzen ea ze film datozen, eta datozenen artean, ea baten bat bazegoen torrentetan. Cesare zen aukera bakanetakoa, eta SRT bat topatu ere bai, ez lerro askokoa gainera. "Hauxe itzuliko dut ba", pentsatu nuen, eta egin: jakin gabe ezta zer zen filmean kontatzen dena.

    Eta filma, presoek egindako antzezpen bat da funtsean. Doku-drama moduko bat. Cosimo Rega da protagonistetako bat, bizitza osorako zigorrarekin espetxean hilketagatik. Beste batzuk, mafiakoak izateagatik, antzeko zigorrarekin.

    Italiako zinemagile entzutetsuenen artean dauden Taviani anaiek egin dute filma. Erakunde publikoen finantziazioaren zigiluak ikusten dira kredituetan, Berlinalen sari nagusia jaso zuen. Beste zinemaldietako saridunak eta ikuskapena merezi dutenak Donostiara ekartzeko ohiturari jarraiki, Donostiako Zabaltegi Perlak sailean emango dute.

    Eta aldiz, Barrura begiratzeko leihoak ez dute ametitu Zinemaldian, euskal presoak protagonista diren dokumental bat. Zentsura politikoaren itxura guztia du horrek. Laguntzak kendu dizkiote. Bere banaketa eta ikuskapena mehatxuekin debekatu nahi dute.

    Cesare ikusi eta gero, injustizia eta disparatea are larriagoa iruditzen zait. Alderaketa obszenoa egin beharra dago: kanpotarrek eskubidea dute presoak filmatzeko eta haiek geurera ekartzeko; geuk ez. Gure inteligentzia, askatasun eta kulturari egindako irain bat iruditzen zait gertatzen ari dena.

Erantzun artikulu nagusiari