Berriak | Katalogoa | Espero ditugunak | Foroa | Wikia | Honi buruz

Koyaanisqatsi (1982)

Luistxo ¦ 2012-09-23 ¦ 08:37 ¦

Koyaanisqatsi edo Life out of balance Godfrey Reggio zuzendariaren opera bisual bat da, musikaren aldetik ere oso zaindua (Philip Glass). Hitzik gabeko filma, azkeneko kredituetan datozen azalpen batzuenak dira batik bat azpidatziak. Hopi indiarren hizkuntzan bizitza desorekatua esan nahi Koyaanisqatsi hitzak, eta bizimodu modernoaren eromenaren deskribapen bat da filma. Trilogia baten hasiera da (beste bien azpitituluak, laster).

Zuzendaritza eta ekoizpena: Godfrey Reggio. Gidoia: Ron Fricke, Michael Hoenig, Godfrey Reggio, Alton Walpole. Musika: Philip Glass. Estekak: Wikipedia | Rotten tomatoes

Bi aukera doaz erantsitako artxiboan. Sickboy izenekoa balekoa da Qatsi Trilogy bildumako filmarekin edo Xvid110-Sickboy88 izena daramanarekin. Karina fitxategia berriz, hauekin:

 Koyaanisqatsi.1982.DVDRip.x264.AC3-KARiNA
 Koyaanisqatsi.mkv (1.5 Gb)

Film ederra da. Nire ondorioa da bizitza desorekatua ederra ere izan daitekeela. Ikus pasarte parea bideoan.

Deskargak: 110

 :  Koyaanisqatsi-eus.rar 1KB Osoak

Erantzunak

  • Powaqqatsi (1988)

    Luistxo ¦ 2012-09-24 ¦ 10:04

    Qatsi trilogian bigarrena izan zen Powaqqatsi, Life in transformation. Zuzendaria: Godfrey Reggio. Ekoizelak: Mel Lawrence, Godfrey Reggio, Lawrence Taub. Gidoia: Godfrey Reggio, Ken Richards. Musika: Philip Glass. Urtea: 1988. Azpidatziak Qatsi Trilogy bilduman datorren bertsiorako dira egokiak.

    Azpidatzi horiek hemen daude orain.

  • Naqoyqatsi (2002)

    Luistxo ¦ 2012-09-24 ¦ 10:53

    80ko hamarkadakoak izan ziren lehen bi filmak, baina revival gogoak elkartu zituen beste zinemagile batzuk Reggio komentzitzera hirugarrena egiteko, trilogia bat osatzeko. Naqoyqatsi: Life as War (2002). Zuzendaria: Godfrey Reggio. Ekoizpena: Reggio, Steven Soderbergh eta beste. Musika: Philip Glass (txeloan, Yo-Yo Ma).

    Azpidatziak orain hemen daude.

Erantzun artikulu nagusiari