Looper

Luistxo — 2012/11/10 08:24:00 GMT+2

Denboran bidaiatzeagatiko paradoxak, akziozko thriller batean. 2074. urtean mafiak 30 urte iraganera bidaltzen ditu exekutatu nahi dituenak, eta 2044. urte horretan bizi diren hiltzaile berezituek kondenatuak hiltzeko lana daukate. Baina lan horretan huts eginez gero, hil beharrekoa bizirik utziz gero, gauzak kiribiltzen dira. Filman funtsezkoak diren loop eta looper hitzak itzuli ditut begizta eta begiztari. Lehena informatikari euskaldunek erabiltzen duten kontzeptua da, eta zehazki horixe da filmaren muinetako bat; begiztari asmatu egin dut, ordea. Izenbururako bat hautatzekotan, begiztari literala baino, BEGIZTA hobea litzatekeelakoan nago.

Zuzendari eta gidoilaria: Rian Johnson. Aktoreak: Joseph Gordon-Levitt, Bruce Willis, Emily Blunt, Jeff Daniels. Estekak: Wilderrek (euskaraz, SPOILERRAK) | Rotten tomatoes | Imdb

Azpitituluak ondo etorriko dira bertsio hauekin:

 Looper HDrip 720p 
 Looper.2012.KORSUB.720p.HDRip.x264.AC3-JYK
 Looper 2012 READNFO HDRip XviD-HELLRAZ0R
 2012 HDRiP CROP – BLUR AC3 XViD – INSPiRAL
 Looper.2012.KORSUB.720p.HDRip.x264.AC3-JYK

Adi: bertsio hauetan gehienek koreerazko azpidatzi erreak dituzte, eta euskarazkoak gainetik jarrita agertuko zaizkizue; horrela ere irakur daitezke eta filma jarraitu, baina apur bat deserosoa da. CROP edo CROPPED izeneko bertsioak aurkitzen badituzu Torrentetan, ondo etorriko dira seguruenik, irudi zati erdi ezabatua izango dute koreera ezkutatzeko, eta azpidatzi euskaldunak hobeto irakurriko dira.

application/rar Looper-kr-eu.srt.rar — application/rar, 20 KB