Brave

elkarlanean — 2012/11/19 21:33:00 GMT+2

Pixar estudioen 2012ko ekarpena da Brave (3D animazio digitala, beraz). Merida klan eskoziar bateko printzesa da, eta gurasoek prestatu dioten ezkontza hitzartua errefusatzen du. Bere independentziari eusteagatik sorginkerietara joko du.

Zuzendariak: Mark Andrews, Brenda Chapman, Steve Purcell. Jatorrizko istorioa: Brenda Chapman. Gidoia: Mark Andrews, Brenda Chapman, Steve Purcell, Irene Mecchi. Izenburua: Brave (en), Rebelle (fr). Ekoiztetxea: Pixar, Disney. Estekak: Imdb | Wilderrek (eu).

Azpitituluak bat etorriko dira bertsio hauekin:

 Brave.2012.R5.DVDRip.XViD.LiNe-UNiQUE
 Brave 2012 R5 LiNE XViD-sC0rp

Elkarlanean euskaratutako azpitituluak dira hauek. Eskerrik asko @asarasua, @edulartzanguren, @gaurdabihar, @luistxo

application/rar Brave-eu-901.srt.rar — application/rar, 19 KB
Jon dio:
2012/11/20 13:55
Kaixo, badituzue azpititulu orijinalak ingelesez?

Kontua da ari naizela ANKI karta programan zerbait probatzen hizkuntzak ikasteko eta proba bat egin nahi dut.Filma jatorrizko hizkuntzan ikusi azpitituluekin eta gero ANKI programan azpititulu horiek (bi hizkuntzetan) ikasteko moduan jarri.

Mila esker.
Luistxo dio:
2012/11/20 18:24

Hemen Brave-rentzako azpidatziak ingelesez (eta beste hizkuntza batzuetan). Ea probetxua ateratzen diezun.