Total Recall

Luistxo — 2016/06/09 21:26:00 GMT+2

Marten matxinada independentista bat dago, Cohaagen diktadorearen aurkako borroka armatu eta guzti. Bitartean, Lurreko eraikuntzako langile bati Marte agertzen zaio ametsetan behin eta berriro. Halako batean, "memoria bidaiak" antolatzen dituen Rekall enpresara joko du, Marteko oporraldi bateko memoria txertoa egin diezaioten (hau da, esperientzia baten bizipenak, errealak bezain onak nonbait, baina izatez faltsuak direnak), agente sekretu baten rolean, gainera.

Zuzendaria: Paul Verhoeven. Gidoia: Ronald Shusett, Dan O'Bannon, Gary Goldman. Jatorrizko istorioa: Ronald Shusett, Dan O'Bannon, Jon Povill (era berean Philip K. Dick-en ipuin batean oinarritua). Edizioa: Frank J. Urioste. Aktoreak: Arnold Schwarzenegger, Rachel Ticotin, Sharon Stone, Michael Ironside, Ronny Cox. Izenburua: Total Recall (en, fr), Desafío Total (es). Estekak: Wikipedia (eu) | Imdb

Bertsio honetarako:

 Total.Recall.Mind.Bending.Edition.1990.720p.BluRay.x264.YIFY

Abentura espazial kitsch samarrak, baina bere grazia dutenak: 2012an Colin Farrell-ekin egin zen remake-ak baino askoz grazia gehiago bai, behintzat. Bigarren horren azpidatziak zeuden hemen, kalitate txarrekoak gainera, eta film honekin ordezkatuak geratzen dira orain.

Zip archive Total Recall-osoa-eus.srt.zip — Zip archive, 28 KB
Arsenicum dio:
2017/12/22 13:58

Filmearen muntaia egin dut eta Euskal-Encodings webgunean duzue eskuragarri.

Bestalde, bere egunean euskarazko bertsioa etb1k emititu zuen Oroimena Erronka izenaz, eta eskuragarri duzue baita ere.